Publizitatea
Bannerra
24 aholku Gabonetan kontsumismoaren atzaparretan ez jausteko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2009/12/17

Derioko Ezker Abertzalea
Berri honetan 24 aholku erraz ematen dizkigute Gabonetako (eta urte osoko) janari erosketak zentzuz eta tajuz egin ditzagun, kontsumismoaren atzaparretan ez jausteko.


1. Gosetuta joanez gero, dezente jangai gehiago erosi ohi denez, egunotako erosketa handi berezia egitera bazkalostean joango gara.

2. Ez irten etxetik zerrenda (luze-luzea, nahi baduzu, baina itxia) egin gabe. Hartu egun batzuk hori osatzeko. Etxeratutakoan, konparatu zerrenda hori eta hipermerkatuko txartela. Senti zaitez harro dirua gustura gastatu baduzu. Itzul itzazu lehenbailehen damua eragin dizutenak.

3. Orga edo karrotxoa beharrezkoa ez baduzu, hartu saskia edo ez hartu ezer. Karroan behar ez ditugun gauza asko kabitzen dira; saskian gutxiago; eskuan, bat ez.

4. Beharrezkoa ez baduzu, ez gelditu, segi aurrera. Geldialdi bakoitzean, dirua xahutzeko arriskua.

5. Aparteko erosketa hori egiten ari garen bitartean ere gogoan izan dezagun lanean ari garela, ordaintzen ari garela, etxera nekez ekarritako diru horretatik ordainduko dugula den-dena, komertzioak ez digula deus oparituko, kontrakoa badirudi ere, kontrakoa adierazten badigu ere, kontrakoa plazaratu edo iragarri badu ere.

6. Pasillo erdian, edukiontzi handietan arropa, liburuak, jostailuak... pilatuta: aukera, mahuka, pagotxarik... Eguberrietan? Horrela jarri dizkigutelako? Tira, inozoak gara, baina...

7. Produktu premiazkoenak urrun daudenez, goazen kale nagusitik zuzen-zuzen, tarteko pasabideetan sartu gabe, alferrikakoak erosteko tentazioan erori gabe.

8. Erosoena, begien altueran dagoena erostea da. Erosoena bai, baina ez egokiena, ez merkeena. Bilatu, irakurri produktuen osaketak, konparatu prezioak, hartu horrek behar duen tartetxoa. Eta gogora zaitez hurrengorako.

9. Kontuz eskaintza-prezioetan: «Hamar borragoma, 3,99 euro». Zertako 10 borragoma?

10. Argi proportzioekin: akaso ez du merezi hamar litroko olio garrafoi erraldoia hartzea, gero arazoak izango ditugulako, etxean maneiatzeko garaian.

11. Geldi zaitez behar edo merezi duenean, gauza guztiei (premiazko eta alferrikakoei) begiratzera geratu gabe.

12. Hartu beharreko zerbait ahantzi ez bazaizu, bederen, ez pasatu bi aldiz toki berberetik. Bigarren joanaldiko tentazioak are eta larriagoak dira, merkantziara begira erneago zoaz oraingoan, tokia ezagun duzulako.

13. Saltzaileak dena kalkulatu du, geu harrapatzeko. Hortaz, kalkulatzea ona izango da. Hartu kalkulagailua eta sakatu botoiak maiz. Hortxe irabazi behar dugu norgehiagoka.

14. Prezioaren eta kopuruaren arteko erlazio merkeena ez da beti egokiena. Begiratu osagaiak, hartu gogoan horren oroitzapena eta haren gustu ezaguna, etc. Jogurt, garbigarri, hortz eskuila edo txokolate denak berdinak al dira?

15. Aztertu zer den 'eskaintzan' dagoenaren ezaugarriak. Batzuetan kartel handi bat baizik ez da eskaintza.

16. Enbaseagatik zerbait erosi aurretik, pentsatu: ontzi edo bilduki hori, produktua kontsumitzen hasi baino lehenago zakarrontzira (erraustegira) joango da.

17. Produktu bat behar dugula erabakitakoan (zainzuriak, adibidez) begiratu apal denetan daudenak: nongoak diren, prezioak, tamainak, zein urtetakoak diren, zenbat ale dauden ontzian, zein kalibretakoak diren... Begien mailan ditugunak ez dira beti aukeragarrienak; horregatik ordaindu du marka horrek, bere produktua bertan ipin dadin.

18. Irekiz gero usteldu, galdu, endekatu... daitekeenetik, ez erosi asko: kilo erdi urdaiazpiko xerra mehe-mehetan, hiru kilo marisko, etc. Noiz ireki, noiz hasi, noiz eta zerekin batera jateko? Egun berezi horien biharamunean zakarrontziak nola dauden ikusteak...

19. Hamabi botila ardo, nolakoa den jakin gabe?

20. Egun hauetan berariaz apaindutako stand edo saltokietako produktuen prezioak ere ez ohi dira egunerokoak.

21.Konpultsiboki erostea ez da metodo egokia. Zoaz zu baino lasaiagoa den beste norbaitekin erosketak egitera. Premiazkoa dut, gustukoa dut, komeni zait...? Horrek erakutsiko digu bidea, gutxi-asko.

22.Ordain-kutxarako pasillotxoan sartu aurretik, errepasa ditzagun zerrenda eta erositakoa. Zer ahaztu zaigu? Zer eros dezakegu beste nonbait? Zertarako hartu dugu alferrikako zer hori?

23.Behar duguna erosi dugu, ezta? Orduan, kutxan zain gaudela, ez dezagun hartu txiklea, aldizkaria, bitamina, etab.

24. Izan gogoan zentro edo enpresa hori zure arerioa, zure kontrakoa dela: haren helburua ez da zure zoriontasuna lortzea, zuk irabazitako diruak kentzea baizik. Negozioa da, alegia.

Eta, orokorki, zeure ahalbideak aintzat hartuta, eros ezazu premiazkoa duzuna edo, burua hotz-hotza, zoriontsu egingo zaituena.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2011 Abendua 2011 Urtarrila 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

GARA