Publizitatea
Bannerra
Maiatzaren 24an Mararigako Kultur Eguna PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/05/19
kultur
Larunbat honetan, Maiatzaren 24an, Mamarigako "Kultur" etxekoek Kultur Eguna ospatuko dute. Kultur herrikoi eta parte-hartzailea bultzatzeko asmoz ekimenez betetako jai egun osoko egitaraua prestatu dute autogestioaren bidez. 14:30ean ZIKIRO JANA izango dugu eskoletan. Aurten, egondako jende andanagatik, tokia handitu behar izan dugu, beraz, bazkaldu nahi izatekotan, HERRIKO edo LUNATIK pasa beharko duzue ahalik eta lasterren.

19:00etan, OLGETAN talde Arabarrak Erromeria bat egingo digu bazkaldutakoa pixkanaka jaisten joateko.

21:00etan, Valentziatik datozen LA GOSSA SORDAko (www.lagossasorda.com) mutilek Saó disko berriaren aurkezpena egingo digute. Euskal Herrian egiten duten lehenengo aurkezpena da, Katalunyatik eta Valentziatik 10 bat kontzertu eman dituzte aurkezpen horren barruan milaka pertsona batuz beraien kontzertuetan, eta aurki Viña Rock bezalako jaialdietan parte hartuko dute.
Ez badozue ezagutzen, entzun ezazue beraien kantutxo bat:
alt=""

Gainera Txosna jarriko da egarria asetzeko, Julen Zulaika eta Iñigo Izagirre bertsolari Gipuzkoarrek bertso aurkezpenak egingo dizkigute, Power Pointa ere jarriko dugu bazkalorduan Kulturrek aurten egindako ikastaroen emaitzak ikusteko besteak beste, musika herrikoia egongo da eta nobedade bezala, Mamarigako Koralak poteoa egingo du egunean zehar Kultur egunaren alde beraien zatitxoa ipiniz.

Bukatzeko, eta aurrerapen bezala, Irailean Mamarigako Kultur Etxearen HAU DA AU! Abestia kaleratuko dugu atera behar dugun disko batetan.  Abestiak UNAI ITURRIAGAREN hitzak daramatza. Estudioan TRIKIZIO taldea eta Kultur Etxeko musikarien artean grabatuko da. Gainera  beste talde batzuek emandako abestiak izango ditu diskoak, esaterako Betagarri, Obrint Pas, Pulpiño Viascon, Abra Kadaver, Oreka Tx, etab. Bezalako taldeak aurki ditzakegu. Karatulen diseinua Tasio marrazki egileak egin dizkigu.

Zatoz  gure Kultur Herrikoi eta parte-hartzaileaz gozatzera!!

HAU DA AU!
haudahau
AUzolana oinarri
gerora begira

AUtogestioa da
gure alternatiba

AUkera hurbiltzeko
kultura herrira

HAU da Kultur Etxea

HAU da Mamariga!

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable