Publizitatea
Bannerra
Gabi Mouesca: "Independentzia hitzak egunerokoan galtzen du errealitatea" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/07/05

mouesca

EHZ festibalean musika baino askoz ere gehiago topatu dugu. Erregelu gunea eztabaida anitzetarako espazio aproposa bilakatu da egunotan Heletan. Bertan Autonomia kolektiboko kidea den Gabi Mouesca topatu dugu "Lurraren garapena" izenburuko solasaldian. Gabi Iparretarrak (IK) erakunde armatuko kide izandakoa da eta bere bizitza militantean bizi izandako bilakaeran zehar birpasa arina egin dugu bere bizipenetatik abiatuta. Ipar Euskal Herriko militante klandestinoa izan ostean, preso hartu zuten Mouesca 22 urte zituela. Gartzelaratu ostean, bertatik ihes egitea lortu zuen eta berriro atxilotu zutenetik 17 urte luze eman ditu Frantziar estatuko gartzeletan barrena. Baikortasun puntu bat sumatzen da Gabiren begiradan. Euskal Herrian gonfidantza bizia duen militantearen baikortasuna. Luze eta zabal aritu gara Gabi Mouescarekin Ipar Euskal Herrian abiatutako Autonomiaren aldeko mugimenduaren gainean.

Autonomia Eraiki, Ipar Euskal Herriko hainbat ezkertiar gizon eta emakumek abiarazi zuten, hauen artean IK-ko militanteak izandakoak. Iparraldearentzat autonomia estatutu bat erdiesteko lanean ari da aipatutako erakunde gaztea eta nola ez, Euskal Herriko gatazka politikoarentzako konponbide demokratikoa eskuratzeko ere bai. Autonomia eraikiren "autonomia" kontzeptua mamiz beterikoa da eta "Herri proiektua, autonomia" izeneko proiektuan gorpuztu egiten da. Autonomiaren beharrizana Ipar Euskal Herrian zehar hedatzeko asmoz makina bat egitasmo burutu izan dituzte Autonomia Eraikiko kideek: erakusketa pedagogikoak, 2007ko Autonomiari buruzko foroa, kontzertuak, hitzaldiak...etab.

alt=""

Une hontan autonomiaren II. Foroaren prestakuntzekin ari dira. Abenduan burutzeko asmoa dute eta bertan Martinika eta Guianako gonbidatuak izango dituzte, datorren urtarrilean autonomia estatutu bati buruzko erreferendum bati erantzun beharko diotenak.

elkarrizketa mouescaHK: Autonomia nahikoa al da herri baten biziraupena bermatzeko?

GM: Euskaldunon artean beti autonomoak izan gira nunbait. Gizonak eta emazteak oso autonomoak izan gira beti. Eta erraiten da Europako herri zaharrenak girela eta ez dugula sekulan ukan beste herriek bezala estado azkar bat luzaz. Ukan dugu Nafarroarekin baina ez hain luzaz. Baina beti bizi izan gira. "Nola gertatu da hori?" Gertatu da gure artean beti hatzeman dugula bizirako modu batzuk autonomoak zirenak. Baziren estatuko legeak baina paraleloki izan da gure bizia, herri bizia. Eta uste dut gure etorkizuna hola izan behar duela. Guk euskaldun bezala segitzen dugu gure historioa, gure bizia eta gaur segitzen dugu gure bizia den bezala baina eraikitzeko gure etorkizuna. Gu gai gira gaur egun gure burutik biharko soluzioneak sortzeko, biharko nola izan behar den gizartea. Hortan euskal populua biziki azkarra izan da, da eta izanen da.

HK: Hasiera batean Euskal departamentua aldarrikatzen zuen Ipar Euskal herriko abertzalegoak orain ordea autonomia...

GM: Estado frantzesa mailan departamentua desagertuko da fite. Ni IK-ko militante ohia niz, kasik duela 30 urte galdegiten dugula ofizialki autonomia Iparraldearentzat. Badakigu Euskal Herriko eraikitze hori pasatzen dela Iparraldean autonomiaren bidetik. Beraz, Departamenduaren alde sekulan ez gira izan. Bainan badakit memento batez, eraiki beharko dugula zerbait legala eta horri deitzen diogu autonomia.

HK: Zentzurik al dauka independentzia politikoa eskuratzea baldin eta sortuko dugun esparruak, orain arteko estaduen eredu berbera mantentzen badu?

GM: Pentsatzen dut independentzia hitza egunerokoan galtzen duela bere errealitatea. Ikusten dugu gaur egun, nik ezagutzen dut huntsa Frantzes estatua, ez duela potererik beste estadoen laguntzarik gabe. Ekonomia mailan, industria mailan,... Gaurko munduan lotuak gira denak. Eta hitz horrek, independentzia ez du gauza handirik erran nahi baina autonomia bai. Autonomoa izaitea pertsonentzat, taldeentzat, komunitateentzat eta herrientzat... Hori zerbait mugimenduan da, hori da bizia. Estaduak ikusten dugu pittaka-pittaka hiltzen ari direla eta gaurko Europan, guk betidanik erran dugu populuen europaren alde girela. Euskal Estaduaren aldeko hautua egin dezakegu, baina pertsonalki uste dut gure etorkizuna dela beste leku batean eta ez estado bat erakitzea. Baina gure nahiatik, gure burutik atera behar da hori.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2020 Azaroa 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

GARA

Busty Kate K Playing With Ddfbusty Com Hot Handjob From An Amateur Ebony Chick Sucks And Strokes Cock Indian House Wife Sex With Devar Amateur Spy Cam Fuck 7 Spy Voyeursex Spy Camera Indian Lady With Neighbour tranyraw.com gayrawclub.com