Publizitatea
Bannerra
"Udal euskalduna lortzeko konpromisoak behar dira" PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2011/12/02

konpromisoak

Aste hasieran aipatu bezala, euskararen inguruko irakurketa eta ekimenak ugaldu egiten dira egunotan eskualde osoan zehar. Sestaoko gazteek ere ahotsa altxatu nahi izan dute udalerriaren egoera soziolinguistikoan Udal politikak daukan ardura azpimarratu nahian. Euskararen Erakundeen Kontseiluak egindako neurketaren arabera, Sestaok euskara politikan suspentso argia jasotzen du, 3,3 punturekin Euskal Autonomi Erkidegoko emaitzarik txarrenen artean kokatuz, eta azken neurketarekiko puntu bat galduz. "Indarrean dagoen udal euskara planak duela 11 urteko errealitate soziolinguistikoa hartzen du oinarri, eta ez da behar bezala eta behar beste erabiltzen, konpromiso politiko falta nabariagatik" azpimarratu dute gazteek.


Gazteek azken hilabeteetan hainbat pausu eman direla onartzen dute, "esaterako Bilduren eskaerari esker euskara zinegotzia sortu da" baina argi daukate Sestaon, oraindik ere euskara bigarren mailako hizkuntza dela.

Hona hemen Sestaoko gazte mugimenduaren iradokizun batzuk euskara udalerrian suspertzeko:

-Euskara plan berri baten egituraketa, herriko errealitate soziolinguistikoa haintzat hartuz


-Udal langileen eta udalak azpikontratatutako enpresetako langileen euskalduntzea, harreta-postuak langile euskaldunekin betetzea, eta kontratatutako pertsona eta enpresa berriek hizkuntz eskakizuna bete dezatela.

-Berbalagun egitasmoak behar besteko dirulaguntza jasotzea.


-Euskaltegietako ikasleei diruz laguntzea.


-Jai eta kultur eskaintza euskaldunak sustatzea.


-Herriko aisialdi elkarteekin eta kultur elkarteekin euskara hitzarmena egitea, ekimenak eta egunerokoa euskaraz egiteko konpromisoak jasotzeko.


-Dendarien artean euskara sustatzeko planak martxan jartzea, euskarazko errotuluentzako laguntzak ematea.


-Hezkuntzan euskarazko ereduan matrikulazioa sustatzea eta gurasoen artean erabilpenaren inguruko kontzientziazio kanpainak egitea.


-Udalarekin hitzarmenik duten edo diru-laguntzarik jasotzen duten komunikabideei, gutxienez, herriko errealitate soziolinguistikora moldatzea eskatzea.

eskolak euskaldunduEskolak ez du euskalduntzen

Bestetik, Santurtziko Ikasle abertzaleek "euskararen eguna"-ren harira adierazpena zabaldu dute. Ikasleen esanetan, instituzioetatik ez da benetako politika aurrerakoia bultzatzen euskara normalizazio bidean jartzeko. "Euskarari egunez egun ate gehiago ixten ari zatzaizkiote hizkuntza politika globalizatzaile baten izenean". Adibide moduan,  Instituzioek eta beren hezkuntz sistemek ere, egungo ikasleak D ereduan ikasita ere euskalduntzea ez dutela bermatzen aipatu dute. Hortaz, ikasle eta euskaldun guztiak abenduaren 3a, euskararen egun moduan aldarrikatzera deitu dituzte. "Aurtengoa aldarrikatzeko eta hausnartzeko eguna izan dadila… Noizbait, euskararen eguna, egunero izan arte" borobildu dute gazteek.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2020 Azaroa 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Busty Kate K Playing With Ddfbusty Com Hot Handjob From An Amateur Ebony Chick Sucks And Strokes Cock Indian House Wife Sex With Devar Amateur Spy Cam Fuck 7 Spy Voyeursex Spy Camera Indian Lady With Neighbour tranyraw.com gayrawclub.com