Gaztetxeen kontrako gurutzadak, etenik ez
2012/01/27
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 5
- 0
 

zallako gazteak

Sistemak ez du eten gaztetxeen kontrako borroka bizia. Igarotako azken aste hauetan Kukutza III-kokideak izan ditugu epaitegietako areto ilunetan azalpenak ematen eta aurki Zallako Gazte Asanbladako kideei iritsiko zaie unea. 2007ko abenduan okupatu zuen ZGA-k udalerriko etxe huts bat gazteei askatasunean eta autogestioan oinarrituriko irtenbide bat eskeini asmoz. Ekinbide honen ondorioz, "epaiketa baten aurrean gaude, non hiru gazteren aurkako salaketa faltsuak egiten diren". Eraikinaren jabeen eskakizuna ekonomikoa besterik ez da eta izugarrizko dirutza eskatzen diete gazteei. Barakaldon burutuko da epaiketa otsailaren 3an. Datozen egunetan zehar makina bat ekimen antolatu dituzte Zallan gaztetxeen aldeko elkartasuna ikustarazi asmoz, tatean, otsailaren 2an arratsaldeko 20.00etan egingo duten manifestazioa. Egungo udal agintariei, gazteek autogestionatzeko behar dituzten espazioen kontua aztertzea eskatu diote, honelako arazo gehiago errepikatu ez daitezen.  Ez ezazue ahaztu: "GAZTETXEAK defenda ditzagun!" manifestazio nazionala bihar, urtarrilaren 28an atsaldeko 17.30etan Bilboko Arriaga plazan.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 

ATAL BEREZIAK

Atzera Aurrera

EHZ 2011: Mugetatik at!

EHZ 2011: Mugetatik at!

Mapamundi ofizialek inposatutako muga artifizialek gainditu nahian, munduko kulturen topaleku den Euskal Herria Zuzenean festibalean murgildu da herriKolore. Bi egunetan zehar aritu gara Nafarroako Heleta herrian bertako ikuskizun eta gertakizunak Ezkerraldean islatu asmoz.

Gehiago irakurri

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Nola azaldu KORRIKA fenomenoa zer demonstre den? Hain da zaila emozioen eremua hartzen duen oro azaltzea! 17. Korrikak zeharkatu ditu 2011an Euskal Herriko txoko guztiak, euskalduntzearen aldeko bultzada bizi-bizi dagoela erakutziz beste behin ere.    

Gehiago irakurri

BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

 BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

Hemos querido cruzar la mirada con diferentes mujeres de nuestra comarca para poder entender cómo es nuestra vida y la de las mujeres que nos rodean, cómo perciben la realidad, en qué les afecta en su actividad cotidiana el hecho de ser mujeres...    

Gehiago irakurri
Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Elkarrizketa Dantzazale

Laguntasun dantza taldeko Joseba Altube izan da gurean.

BERRIA