|
 
Behingoz, "Larru GORRItan" atala aurkezteko tenorean gaude. Eraldaketa sozialean sexualitateari dagokion garrantzia eskeini nahi diogu eta hortara bideratu nahi dugu elkarrizketa, erreportaia, iritzi artikulo, gomendioz... osatuko dugun atal berria. Gaurkoan Ekaitz Herrero izan dugu solasaldi lasaian. Martxoaren 24an Durangon ospatuko den "Gazte Burdela"-rekin egin dugu topo sarean eta Gaztehgam-eko kidea den Ekaitzengana jo dugu probokazioz gainezka datorren gazte ekiimen honen gaineko zehaztapenak eskuratu asmoz. Bide batez luze ta zabal aritu gara sexu askapen mugimendua, euskal jendartean hedatutako tabu eta abar luzeetaz. Guretzako plazerra izan da. Goza ezazue zuek ere elkarrizketarekin eta gogoan izan atal berri honetarako ekarpenak
Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko
helbidera igorri ditzakezuela.
Hk.- Zein da sexualitatearen papera eraldaketa sozialaren baitan?
Â
Ekaitz Herrero.- Sistemak ondo baino hobeto kontrolatzen duen zerbait da sexualitatea eta generoa. Jaiotzen garen unetik jendartearen banaketa bat ematen da: Gizonak edo emakumeak. Arrak edo emeak. Zulatuak izatea edo zulatzailea izatea, zakila izan edo ez izatearen arabera, eta horri errol batzuk atxikitzen dizkiogu. Arazoa da banaketa hau irreala dala. Gure inguruan intersexualak, intergeneroak, transexualak, genital anbiguodun jaioberriak... izaten dira. Osatzen dugun aniztasuna albo batean uzten da. Emakume eta gizonen generoak legeztatzea eta indartzeak, gainerakoak ezabatzea ekartzen du eta horren erakusle dira egun ikusten ditugun homofobia, lesbofobia edo sexofobia bezalako jarrerak. Jendartea bitan banatzean ierarkiari zabaltzen diogu atea eta horren bidez botere estruktura sortzen da. Hauxe da sistemak jendartea kontrolatzeko daukan lehenego eta pausurik garrantzitsuena.
Hk.- Garrantzia eskaintzen zaio eraldaketa sozialaren alor honi?
E.H.- Bigarren mailako borrokatzat hartzen da askotan sexu askapenerako borroka baina estrategikoa da izatez, sistemaren oinarrizko antolamendua kolpatzen baitu zuzenean. Jendarte honek dauzkan arazoetako askok, jendarte banaketa sexista honen hausturarekin konpondu daitezke. Genero bereizketan oinarritua ez dagoen jendarte kapitalista bat ezinezkoa da... Ze gorbenuari koadratzen zaizkio aurrekontuak emakumeek zaintzarekin lotutako lan guztiak musutruk egiten ez badituzte?  Â
Hk.- Askotan jendartean errotuak dauden errolak erreproduzitu egiten ditugu besterik gabe...Honen aurrean zer egin dezakegu benetan sexualitate aske bat garatzen hasteko?
E.H.- Norberaren nahia da gakoa. Batzuoi barne zirrara bat sortzen zaigu eta esaten dugu: "Hau ez da horrela izan behar". Bestetik, askotan aipatu dugun hezkuntza sistema ere gako garrantzitsua izan daiteke. Hezkuntza sistema, arlo askotan aldatu behar den bezala, sexualitatearen arloan ere goitik behera aldatu beharra dago. Eskola ezin da izan orain den bezain heteropatriarkala eta heterozentrista. Hezkuntza sistema aldatzea posible da. Beste gauza batzuetarako hezitzen gaituzte, hortaz kontrakoetarako hezitzea ere posible da. Borondate politikoak konponduko luke arazo hau.
Hk.- Nola ikusten duzu sexu askapenerako mugimendua Euskal Herrian? E.H.- Euskal Herrian historikoki banaketa bat egon da. Alde batetik mugimendu erreformista bat topa dezakegu, legeak aldatzearekin konformatzen direnak. Hemen kokatuko genituzke eskontza homosexualak esaterako. Bestetik, badago mugimendu iraultzaile bat eta bukatzeko hirugarren bloke bat, anarkogay izendatu dezakeguna. Azken hauek dira esaterako maritxu eta bollera hitzak geureganatu zituztenak. Ehgam izan zen EH-n sortutako lehen sexu askapen mugimendua orain 35 urte. Elkarte honek klandestinitatean eman zituen bere lehenengo urteak eta Durangoko baserri batean izan zuen abiapuntua. Sistemak herri mugimenduko elkarteak kontrolpean izan nahi ditu eta hori da aipatutako elkarte erreformistekin gertatu dena. "Ahaztu ezazue mundua eraldatzeko zuen amets zahar horiek...Izan zaitezte homosexual eta lesbianak baina izan zaitezte dezenteak eta sar zaitezte gure erroletan". Gaztehgam-en ez gaude bide hori jorratzeko prest. Desberdintasuna maitatzea proposatzen dugu.

Hk.- Ze ekarpena egiten dio Gaztehgam-ek sexu askapenerako mugimenduari? E.H.- Gure mugimendua iraultzailea da. Sistema mindu nahi dugu, sistemak gu mintzen gaituelako. Arazo estrukturalentzako konponketa erradikalak eskatzen ditugu. Gu proposatzen duguna da gazte mugimendu orokor bat sexualitatearen inguruan jardungo duena, eta ez soilik gay eta lesbianen inguruan. Borroka eredu berritzaileak planteatzen ditugu, ausartak eta gehienak ilegalak. Militantzia hori kalera eramatea baina gainera ondo pasatzea. Herri honetan askotan alaitasun apur bat falta zaigu. Borrokaren fruituek eskaintzen dituen poztasunaz aratago, militatzearekin ere ondo pasa dezakegu eta gainera, aldi berean sistema izorratuz.
Hk.- Gogorra egiten da garai honetan oraindik ere homofobiaren kontrako protestak egin behar izatea... E.H.- Norbaitek sistemak ezartzen dituen botere estrukturak zalantzak jartzen baditu, sistemak berak baliatzen dituen erantzuteko tresnen pisua ezagutuko du. Euren bizi eredua ezbaian jartzen ari gara. Egokiena eraso homofoetara aurreratzea dela deritzogu. Eraso heterosexisten kontrako protokoloa finkatua daukagu eta bertan argi azaltzen da premiazkoa dela gure artean antolatzea eta erasoa bera bueltatzea. Ez digu balio homofobo edo emaztea jipoitutako matxista bat epaiketa batean egotea, nahi dugu jakin nor den tipoa eta beldurra pasarazi. Erasotzaileari argazkia ateratzea eta laguntza eskatzea eta bere atzetik joatea oso garrantzitsua dela deritzogu.
Hk.- Zer da "Gazte Burdela"? E.H.- 2008an ikusi genuen Euskal Herriak behar zuela gazte ehgam bezalako mugimendu gazte bat, bere borrokak sexu iraultza batean eta prisma politiko batetik dinamizatuko zuena. Gure analisiak eta planteamenduak plaza publikoan, topaketa batzuetan azaltzeko beharra sumatu genuen ostean eta horren ildotik sortu dugu "Gazte Burdela". Guretzako ekimen hau oso fidela izan behar zuen guk planteatzen ditugun praktika eta teoriarekin. Borrokarako egun bat plazaratu nahi genuen hasieratik izan ere, askotan mintzatzen baikara iraultzaz baina... Iraultza hitzegitea ez da iraultza egitea. Benetako iraultza da, iraultza bera momentuan egitea. Gazte Burdela lau ataletan banatutako topaketa nazional bat da, Euskal Herriko eta kanpoko mugimendu eta eragile ezberdinekin batera Durango egun horretan bihurtzeko burdel bat. Burdela ere bada jendarteari eta sistemari kritika zorrotz bat egitea. Dinamika desberdinak planteatzen ditugu egunean zehar: Elizako aterpeetan sadomasokismo eta bondage tailerra, karril-puta, animazioak, antzerkia, laburmetraiak, esposaketak, ekitaldi politikoa, kontzertu eta ikuskizuna,... Guzti honen bitartez gure planteamenduak plazaratzeaz gain sistema mindu nahi dugu. Beldurrik gabe eta politikoki desegokiak izaten. Ekimenaren leloak argi azaltzen du helburua: "Norma denak hautsi nahi ditugu".
Hk.- Egun berean ospatuko duzuen manifestazioari garrantzi berezia ematen diozue ezta?
E.H.- Bai hala da. Manifestazio Nazionala ere izango dugu, "Martxa ofentsiboa" deitu duguna. Nahi genuke Euskal Herriko prostitutak bere aldarrikapenekin bertar atzea. Nahi dugu ere bai komite anti-sida-koek manifa horretan egotea, nahi badute preserbatiboak banatzen eta nahi dugu ere mugimendu feminista bertan egotea haien borrokak islatuz, ...Guztiak heteronormatibitate horren edo heteropatriarkatu horren kontrako adibide.
Hk.- Moral burges eta katolikoarekin egingo duzue talka zuzena ezta? E.H.- Hori da bilatzen ari garena. Konturatu behar gara sekta fanatiko horrek egin dituen astakeri, krimen eta hilketa guztietaz. Gaur egun ondino be, Eliza horren ondo ikusia egotea guretzako ez da ulergarria. Guztiz doktrina atzerakoia da eta gure gorputzak eta nortasunak haiek nahi duten bezala kontrolatu nahi dituzte. Oraingo Euskal Herriko garai berri hauetan sekta fanatiko honekin izan nahi dugun harremana erabaki beharko dugu herritarrok.
     Â
|