Publizitatea
Bannerra
"100 bazkide": 97 FM irratiko lehenengo erronka potoloa PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2014/01/03

97fm

Abian da duela hiru hilabete Bilbo Handiko herri mugimendua oinarri duen 97FM irrati libre berriaren lan taldea. Atzokoan Bilboko Zirika aretoan jendaurreko lehenengo aurkezpena egin zuten eraikuntza prozesu etengabean dagoen irratiko kideek. Aretoan bildutako lagun kopurua dugu, egitasmoak Jendearengan piztu duen jakin-minaren isla zuzena. Izan ere, Tas-tas irrati libreak uda aurretik Bilbo Handiko dialean utzitako hutsuneak entzule ugari umezurtz utzi baititu. Irratiko kideek nabarmendu zuten modura, emititzeko behar duten guztia prest dago, Tas-tas.ek dialean utzitako tokia, plaza berrian kontsumitzaileen eskubideak defendatzen dituen elkarte batek eskainitako aretoa, Tas-tasek eskainitako zenbait baliabide tekniko, eta oinarrizko programazioa osatzeko beharrezkoak diren ideia eta pertsonak ere bai. Edozein kasutan, egitasmoa ziurtasunez abiatu ahal izateko, hilean 10 euro ordainduko dituzten 100 lagun bildu behar dituzte oraindik. Erronka potoloa izanik ere, baikor ekin diote irratiko lagunek helburua gauzatzeari. "Lortuko dugu. Zalantzarik ez dugu" baieztatu zuten.

 



Horrelako ekimen komunikatibo bat "ezinbestekoa" da 97FM-ko kideen aburuz, komunikazioaren esparruan ere bizitzen ari garen inboluzioa kontuan hartuta, "Komunikabide generalistek fokoa komeni zaien tokian eta moduan paratzen dute... Fokoa jarri eta kendu egiten dute nahierara". Siriako guda adibide moduan aipatu zuten. Gainera, komunikabide gehienak "zentrotik eskuinera" kokatua daudela azaldu zuten eta herri mugimendua ikusezin bihurtzeko jarrera orokortua dagoela.

 


irratiaHerri komunikabideen eta herri mugimenduaren arteko harremana zaindu beharrean jarri zuten indarra irrati berriko kideek, "azaroan, Sestaoko Txirbilenean ospatutako jardunaldietan ondorioztatu genuen moduan".


Eskerreko hitzak "Hala Bedi"-rentzat
Tas-tasek 97FM tartea hutsik utzi zuenetik ahalegin berezia egin du Gasteizko irrati ezagunak, tarte hura "okupatuta" mantenduz frekuentziari eutsi ahal izateko. Horretarako 97FM-ko kideek "Hala Bedi" eta "Arrosa Sare"-ko irratsaioetan oinarritutako parrilla osatu dute, ekoizpen propioa txertatzeko baldintzak sortu bitartean. Eskainitako sostengu pertsonala, teknikoa eta ekonomikoagatik, Hala Bedirentzako eskertzeko hitzak baino ez dituzte Bilboko irrati librekoek.


Otsail aldean irratiko ezaugarri ideologikoetan sakontzeko jardunaldi berezi bat burutzeko asmoa aurreratu bazuten ere, proiektu komunikatiboaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzera eman zituzten: Irratiaren izaera librea, horizontala, merkatutik kanpo kokatua, ixilarazitakoei bozgorailua eskainiko diena eta kalera aterako dena.


Gazteriaren ahotsa

Bilbo Handiko gazteak irratigintzara bildu nahi ditu irrati berriak. Horretarako dei berezia luzatu nahi diote gazteriari, irratia berea egiteko, urtarriletik aurrera antolatuko diren formakuntza saioetan parte hartzeko eta nola ez, irrati berriaren sorkuntza lan taldean zuzenean parte har dezaten. Horretaz gain, Tas-tas irratian indarrean zeuden zenbait programa ere mantentzeko borondatea azpimarratu zuten.


Ezbairik gabe, egitasmoa gauzagarri egingo duten 100 bazkideak dira irratiaren epe laburreko erronka potoloena. Hortaz, Bilbo Handiko esparru komunikabidean holako irrati herritarraren beharra nabarmentzen duten pertsona eta eragileei bazkidetzeko deialdi zuzena luzatu zieten.


Bistan da, emeki eta sendotasunez dialaren aniztasuna areagotzeaz gain, herri mugimedua hauspotu eta zonaldeko herri komunikabideen sarea indartzera doan suziria lehertzera doala aurki. Hala Bedi...!

+Info

Bloga

Twitter

kontaktua: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abendua 2017 Urtarrila 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable