Publizitatea
Bannerra
Emakumeen kontrako indarkeria salatu dute milaka herritarrek kalean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2008/11/26
Image
Bilboko Branka
Hiru mila pertsona bildu dira gaur iluntzean Arriagatik atera eta bertan amaitutako manifestazioan. Bilboko Mugimendu Feministak gogor salatu du egun emakumeak pairatzen dituzten erasoak. Aurtengoan ere bost heriotza eta eraso andana eragin dituen fenomenoa gaitzetsi eta behingoz arazoari errotik heldu eta amai dadin beharrezkoak diren neurriak har daitezela eskatu dute.
Ezker Abertzaleak egindako bideoa:
alt=""


Indarkeria sexistak bost emakume erail ditu 2008an Euskal Herrian. Horretaz gain, ehunka eraso zein bortxaketa izan dira; desagertuta jarraitzen duen Maria Puy Perez lizarratarraren kasua albo batera utzi gabe.

Manifestazioa arratsaldeko 7:30etan atera da Arriagatik eta Elipitika plazaraino igo ondoren, berriro abiatu da Arriagarantza. Bertan Bizkaiko Koordinadora Feministak ahotsa altxatzeko deia luzatu die jendarteko emakume zein gizon guztiei.
emakumeak

Bukaeran irakurritako testua:

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako bortxakeria errotik desagerrarazteko nazioarteko egunean, Koordinadora Feminista honetako elkarteek berriro ere adierazpen bat egin behar dugu emakumeok jasaten dugun bortxakeria salatu eta honen kontrako asmo sendoa erakusteko.

Gizonek emakumeen aurka eragiten duten bortxakeria hainbat izaera eta baldintzatako emakumeengana iristen da, herrialdeak zeharkatzen ditu eta ez du diru-sarrera eta heziketa-mailarik errespetatzen. Arazo unibertsala da, munduko emakumeak tragikoki batzen gaituen arazoa.

ImageEmakumeen aurkako bortxakeria ezin da aztertu eta landu bizi duguneko gizarte eredu sexista kontuan hartu gabe, egiturazko arazo larri bati egin behar baitiogu aurre, eta arazo hori konpontzeko patriarkatua eraitsi beharra dago.

Azken urteetan egindako lanari esker lortu dugu harreman afektiboetan oinarritutako indarkeriaren aurrean begiak zabaltzea; indarkeria hori ikustezin egiten zuen benda begien bistatik kenduz. Zoritxarrez ordea, indarkeria moten fragmentazioa ekarri du horrek eta indarkeria sexista bere osotasunean ikustezin egitea ere bai.

Behingoz argi utzi nahi dugu gizonek emakumeen aurka eragiten duten bortxakeria kontu publikoa dela eta gizarte osoaren aktibazioa eta inplikazioa eskatzen dituela: emakumezkoena, gizonezkoena, komunikabideena eta erakunde publiko eta pribatu guztiena. Elementu horiek guztiak kontuan hartzen ez dituen oro txatalak jartzea izango da eta ez arazoari errotik heltzea, eta bitartean emakumeak irainduak eta erailak izango gara.

Exijitzen dugu:
  • Genero indarkeria kasuen ardura duten epaitegiek beregain har dezatela emakumeok jasaten ditugun indarkeria sexista kasu guztien ardura.
  • Jabekuntza, maila indibidual nahiz kolektiban garatzeko prozesuei bultzada ematea eta emakumeon arteko antolaketa eta talde eraketak sustatzea indarkeriari aurre egiteko giltzarri gisa.
  • Gizonen errakzioa: jarduneko inplikazioa izan dezatela, gure gizartean emakumeen aurka eragiten den bortxakeria matxista salatzean eta deitoratzean, bai eta sexu bat bestearen gainetik dagoela oinarritzat ez duen gizonezkotasun eredu berriak sortzean.
  • Gizartearen eta herritarren heziketa, emakumeen aurkako bortxakeria sorrarazten duten kasuak errotik deuseztatzeko eta errespetu eta berdintasunezko harremanak sustatzeko.
  • Komunikabideen konpromisoa eta inplikazioa emakumeak iraintzen dituzten irudi, lengoaia eta eduki sexisten aldaketan duten erantzukizunagatik, hori ere bortxakeria dela irizten baitiogu.
  • Erakunde publikoen estrategia argi eta zehatzak. Herri administrazioaren inplikazioa bortxakeria patriarkalaren aurkako borrokan, babeserako eta salaketara behar adinako baliabideak erabiltzea, bai eta prebentzio eta prestakuntza planak sortu eta heziketa bide formal eta informalen bidezko kanpainak bideratzea ere. Gaur egunean eta etorkizunean emakumeak autonomoki bizitzeko dugun eskubidea bermatuko duten neurriak hartzea, alegia.
Image

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Apirila 2020 Maiatza 2020
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable
Busty Kate K Playing With Ddfbusty Com Hot Handjob From An Amateur Ebony Chick Sucks And Strokes Cock Indian House Wife Sex With Devar Amateur Spy Cam Fuck 7 Spy Voyeursex Spy Camera Indian Lady With Neighbour