Publizitatea
Bannerra
AEK-k, kirolaz eta naturaz euskaraz gozatzeko hainbat txango presatu ditu PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2018/02/14

Natura eta kirola

AEKren praktikatu eta bizi dinamikak, egitasmo berria martxan jarri du: Kirola eta Natura. Proiektu berri honen barruan hainbat txango egongo dira, datozen hilabeteetan. Helburua Euskal Herriko kultura eta parajeak ezagutzea euskaraz mintzatuz. Txango guztiak doan izango dira baina parte hartzeko izena eman beharko da. Gainera txango ezberdinetan aditu taldeak egongo dira eta parte-hartzaileek opariak jasoko dituzte. Lehenengo txangoa otsailaren 24an izango da, Mairuelegorretako kobazuloetara izango da. Izena emateko azken eguna otsailaren 22an izango da.  

KartelaOharra:

Kirola eta Natura egitasmoa abiatu du AEKren Praktikatu zerbitzuak. Zikloa osatuko duten sei txangoak Praktikaturen ohiko eskaintza osatzera datoz. Orain arte Mendilagunak, Berbabentura eta Barnetegi Ibiltariei esker mendi irteerak, eskalada, orientazio ikastaroak, arroila jaitsierak... euskaraz burutu badira ere, sei txango hauek kirola, natura eta euskarazko kultur eskaintzaren konbinazioa izan nahi dute. Helburua da Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutzea, eta egun atsegin bat igarotzea natura errespetatzen ikasiz.

Lehenengo irteera Mairuelegorretako kobazulora izango da, otsailaren 24an, ibilaldiaren ostean bertan Igor Arzuagaren kontzertu akustikoa entzuteko. Ondoren etorriko dira Itxinako zeharkaldia bertsolariekin, martxoaren 24an; orientazio ikastaroa Zugaztietan eta bisitaldia Peñas Negras interpretazio zentrora, apirilaren 21ean; arroila jaitsiera Aguake ur jauzian, maiatzaren 19an; orientazio ikastaroa Pagoetan eta bisitaldia Agorregi burdinolara, ekainaren 2an; eta Urdaibaiko kayak zeharkaldia eta Bird Center-era bisitaldia, ekainaren 16an.

Irteeretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute opari, txangoa abiatzean, motxila txiki bat eta eguneko jatordua. Halaber, aditu taldeak izango dira beti bidean laguntzeko.

Mairuelegorretako kobazuloetako txangoaren jarraibideak:Lehenengo txangoaren kartela

>IZENA EMAN (izena emateko azken eguna, otsailak 22)

>> MURUTIK KOBAZULORA IBILALDIA ETA BISITA
>> IGOR ARZUAGAREN KONTZERTU AKUSTIKOA KOBAZULOAN

Irteeraren zehaztapenak:
Goizeko 09:30ean Muruko harrobietako parkingetik abiatuko gara. 45 minutu inguru izango ditugu haitzuloraino. Bertan ordu luzetxoko ibilbidea egingo dugu eta ostean bide beretik itzuliko gara. Bukatu,  13:30ean.

Norentzat: 6 urte gorakoentzat eta familientzat
Distantzia: 6,2 joan-etorria + 2 km harpean
Desnibela: 400 m
Trak-a: wikiloc.com
Beharrezkoak:

Argia, nahitaezkoa  
Kaskoa, komenigarria (bizikletarena, adibidez)
Ura eta mendiko botak
Aldatzeko arropa

Hamaiketakoa: komeni da eramatea

Parte-hartzaile guztiek
motxilatxo bat
jasoko dute opari

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2018 Azaroa 2018
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

BERRIA

Cache Directory Unwriteable

GARA

Cache Directory Unwriteable