Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimendua Bilboko kaleetan manifestatuko da larunbat honetan Inprimatu
2018/11/22

Amnistiaren aldeko mania bilbon

Larunbat honetan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak manifestazio nazionala egingo du Bilboko kaleetan 'Gudariak direlako, amnistia osoa!' lelopean. Mobilizazioa arratsaldeko 18:00etan irtengo da Bihotz Sakratutik. Honen helburua euskal preso, deportatu eta iheslarientzako amnistia aldarrikatzea izango da. Euskal presoak, deportatuak eta iheslariak, independentzia eta sozialismoaren alde borrokatzeagatik, egoera horretan daudela aipatu dute. Amnistiaren aldarrikapena “errepresaliatu politikoen askatzearen aldeko baino askoz ere esanahi zabalagoa du, amnistia zapalkuntza ororen amaieraren aldarrikapena da”, gaineratu dute.

Kartela