Milaka pertsona atera dira Bilboko kaleetara euskal errepublikaren alde Inprimatu
2018/12/06

Irudia: EH-Bildu

Espainiar konstituzioaren 40.urteurreneko testuinguruan, EH-Bilduk manifestazioa egin du Bilboko kaleetan zehar. Milaka pertsona atera dira euskal errepublika aldarrikatzeko. Manifestazioa eliptika plazatik atera da, San Nikolas elizaren aurrean bukatuz. Mobilizazio honen bidez, EH-Bilduk salatu du Euskal Herriko herri klaseentzat (langabetuak, langileak, emakumeak, pentsiodunak…) espainiar konstituzioa zama bat dela eta beraientzako etorkizun bakarra euskal errepublika eraikitzea dela.