Manifestazio antifaxista egongo dute azaroaren 8 honetan, kristal apurtuen gauaren testuinguruan Inprimatu
2019/11/07

Oharra:

Azaroaren 8a mobilizazio honetarako aukeratzea ez da kasualitate hutsa,8-9-10 egun hauetan mundu osoan ospatzen da 'Kristalen Apurtuen Gaua – 1938', non naziek saltokiak, etxeak, sinagogak eta Alemania eta Austria osoan zehar herri juduarekin lotutako edozein elementu erasotu zituzten.

KartelaPogromo horiek izan ziren erregimen naziak juduen sarraski-politikan egindako lehen urratsetako bat. Gutxi geroago jarraituak izan ziren komunistak, sozialdemokratoak, gayak, ijitoak, gutxitu fisikoak, eslaviarrak, Estatu espainiarreko errepublikano antifaxistak, etab.

Euskal Herriak, beste askok bezala, zapalkuntza faxista deitoragarria jasan zuen bere adierazpen gorenean. Gaur egun, era askotara pairatzen dugu.

Urte batzuk geroago, olatu erreakzionario gero eta handiagoa salatu dugu, Europa zaharreko eta munduko beste leku batzuetako hainbat puntutan barrena ibiltzen hasia dena. Azken urte honetan olatu hau berandu iritsi baina Euskal Herrira iritsi dela sentitu eta sufritu dugu. Elkarrekin aurre egiten joan gara:

– Urtarrilean Hegoaldeko hiriburuak beteta, mugimendu feministaren "Faxismoaren aurrean, elkartasun feminista" bezalako mobilizazioak. Baina salatu ditzagun, halaber, mugimenduak egindako konkisten aurkako erasoak eta pintada eta mehatxu itxurako erasoak, Bilbon azken egunetan gertatutakoak bezalakoak.

– Pintada, irain, jarrera, politika instituzional eta abarretako eraso arrazista eta xenofoboei buruzko salaketak. Ia ehun errepresaliatu eta atxilotu izan ditugu mobilizatzeagatik

– Errefuxiatuen eta migranteen aurkako pintada-formetako erasoei buruzko salaketak

– "EH Faxismoaren kontra"ko mobilizazioak Altsasun, Donostian, Bilbon, Errenterian, Lizarran, Ugaon... pintada itxurako erasoak (Hegoaldeko herri guztietan) eta azken egunetan Bilbon gertatutakoak bezalako heriotza-mehatxuak barne. Eraso terrorista faxista salatzen dugu, Baionako meskitara.

– LGTBIQ+ kolektiboaren salaketak eraso eta irain homofoboei buruz, Hazte Oir bezalako erakunde ultraeskuindarren ofentsiba, eliza katolikoa e.a...

– Negazionisten eta errebisionisten erasoak Oroimen Historikoaren aurka
Egoera honen aurrean guztioi dagokigu, salbuespenik gabe, gaitz honi aurre egiten jarraitzea.

E28J, SOS Arrazakeria Bizkaia, Sare Antifaxista elkarteetatik dei egiten dugu mobilizazioarekin bat egin duten kolektibo/sindikatu/eragile politikoei, beren konpromisoa eta borroka aurrera eramatea, urteko 365 egunetan. Beraien Gorrotozko mezuak ez duelako atsedenik hartzen egun batean ere.

Faxismoaren, homofobiaren, sexismoaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka!
Azaroak 8, atzo gaur bezala, Bilbo, Euskal Herria Antifaxista!

2019 Kristallnacht / Kristal apurtuen gaua (Bilbao)

Manifestazioa
Azaroak 8 Noviembre
19:00etan
Arriagan (Bilbo)