Portugaleteko Mugimendu Feministak poztasuna erakutsi du, Portugalete F.Tk Paul Abasolo bajan eman duelako Inprimatu
2017/06/02

Portugaleteko mugimendu feministaren prentsaurrekoa

Portugaleteko mugimendu feministaren oharra:

Club Portugaletek Paul Abasolo jokalaria bajan eman duela jakin berritan, Portugaleteko Mugimendu Feministatik gure poztasuna adierazi nahi dugu; izan ere, Paul Abasolo erasotzaile sexualari ez zaio kontratua berrituko. Hala eta guztiz ere, ezin ditugu inondik inora ahaztu gure herriko futbol klubaren fitxaketa horrek izan dituen ondorioak. Clubak, harrotasunez defendatzen dituen tolerantzia, berdintasuna eta begirunea bezalako baloreak, nabarmen urratu ditu; erasotzailea babesten duena bere ekintzen konplize bilakatuz.



Hala, Clubak proiekzio publikoa duen heinean, jendarte ardura dagokio eta eredugarri jokatzeko beharra du. Horrela jakinarazi zioten  Portugaleteko Mugimendu Feministak, Udalaren Berdintasun Batzorde Mistoak bere erakunde mailako adierazpenean,  Udalbatzak ere onartua .

Kezkagarria da, zalantzarik gabe, indarkeria matxista dela kausa zenbat eta zenbat futbolari ospetsu izan diren salatuak eta kasu askotan zigortuak ere. Baina, are kezkagarriagoa da, klubek, prentsak eta zaleek indarkeria matxistari nolabaiteko zilegitasuna ematea.

Horiek horrela, honelako kasurik inolako kirol eremuan berriro gerta ez dadin, Portugaleteko Mugimendu Feministak borrokan jarraituko du
Horrexegatik guztiagatik, eskatzen diogu Club Portugaleteri bere fitxaketen politika berrazter dezala eta bere plantillan inolako erasotzaile sexualik ez edukitzeko konpromisoa hartu dezala.