Aldai Alde taldeak eraman zuen Gallartan, Harrizulatzaileen ligako bigarren froga Inprimatu
2017/06/12

Trapagaranen

Pasaden Larunbatean, Gallartak harrizulatzaileen ligako bigarren jardunaldia hartu zuen. Aurreko jardunaldian bezala, garaipena Trapagaranera joan zen, 12 barreno eta 3,5 zentimetrorekin. Ortuellako Burdin Gazteak bigarren tokian bukatu zuen, 11 barreno eta 7,5 zentimetrorekin. Kabiezesek hirugarren postuan bukatu zuen 11 barrenorekin. Barakaldoko Errekatxo taldeak 4.tokian bukatu zuen 10 barreno eta 11 zentimetro egin ondoren. Arratzuko Piratak taldeak 5. Postuan bukatu zuen 10 barreno eta 3,3zm egin ondoren. Sailkapena KZ Kolpeka taldeak itxi zuen, 5 barreno eta 1zmko emaitzarekin.



Gallartako frogako sailkapena:


1.Aldai Alde (Trapagaran): 12 barreno 3,5zm
2.Burdin Gazteak (Ortuella): 11 barreno, 7,5zm
3.Kabiezes (Santurtzi): 11 barreno
4.Errekatxo (Barakaldo): 10 barreno, 11zm
5.Piratak (Arratzu): 10 barreno, 3,3zm
6.Kz Kolpeka (Santurtzi): 5 barreno, 1zm