Kabiezesek eraman zuen Muskizen harrizulatzaileen ligako 3.froga Inprimatu
2017/06/27

Froga

Pasaden igandean Muskizen, Kabiezes taldeak eraman zuen garaipena 13 barreno eta 10 zentimetro egin ondoren, ligako hirugarren frogan. Ortuellako Burdin Gazteak-ek bigarren tokian bukatu zuen 13 barreno eta 1,5 zentimetro egin ondoren. Ligako lehenengo bi frogetan garaipena eskuratu ondoren, Trapagarango Aldai Alde taldea hirugarren postuarekin konformatu behar izan zen 12 barreno eta 10,4 zentimetro egin ondoren. Laugarren postua Piratak taldearentzat izan zen, 11 barreno eta 11 zentimetrorekin. Barakaldoko Errekatxo taldeak bostgarren tokian bukatu zuen 10 barreno eta 7 zentimetro egin ondoren. Sailkapena Kz kolpeka taldeak itxi zuen, 4 barrenorekin.