Ezkerraldea presente egongo da arratsaldean Kontxako banderaren sailkapen estropadan Inprimatu
2017/08/31

San Juan pasaden urteko estropada irabazi ondoren

Gaur arratsaldeko 17:30tatik aurrera hasiko da Donostiako La Kontxa estropadan parte hartzeko sailkapen estropada. Euskal Herriko arraun froga garrantzitsuena iraileko lehenengo bi igandeetan jokatuko da eta bertan egoteko 14 txartel jokoan izango dira arratsalde honetan, 7 emakumeentzako eta beste 7 mutilentzat. Donostiako traineruek beraien presentzia ziurtatuta daukate.

Gaur arratsaldean Ezkerraldeak ordezkaritzak izango ditu emakumeetan eta mutiletan. Emakumeen estropadan Portugalete izango dugu lehenengo aldiz. La Jarrillerako neskek trainerua atera berri dute denboraldi honetan eta ikusi beharko dugu gai diren, igandean egoteko txartela eskuratzeko.

A Taldea

1 Arraun Lag. Donostia, Gipuzkoa
2 Mecos-Riveira, A Coruña
3 Hernani-Iparragirre, Gipuzkoa
4 Hibaika-Ancín, Gipuzkoa
5 Orio-Babyauto, Gipuzkoa
6 San Juan-Iberdrola, Gipuzkoa

B Taldea

1 A Cabana-Ferrol, A Coruña
2 Cabo, A Coruña
3 Chapela, Pontevedra
4 Deusto-Bilbao, Bizkaia
5 Lea Artibai-Cikautxo, Bizkaia
6 Portugalete, Bizkaia
7 Castreña, Cantabria

Mutilen kasuan hiru ordezkari izango ditu eskualdeak. Alde batetik ACT ligan jokatzen duten Kaiku sestaoarra  eta Zierbena. Ligan zehar bi traineruen lehia bizia izaten ari da, 4. eta 5. Tokian baitaude biak. Donostiako uretan egongo den Ezkerraldeko hirugarren trainerua, Santurtziko Sotera izango da.

A Taldea

1 Astillero Cantabria
2 Bermeo-Urdaibai Bizkaia
3 Cabo A Coruña
4 Ares A Coruña
5 Hondarribia Gipuzkoa
6 Kaiku-Producha Bizkaia
7 Ondarroa Bizkaia
8 Orio-Babyauto Gipuzkoa
9 San Juan-Sumelec Gipuzkoa
10 San Pedro Gipuzkoa
11 Tirán-Pereira Pontevedra
12 Zierbena-B. Bizkaia Bizkaia

B Taldea

1 Arkote Bizkaia
2 Puebla A Coruña
3 Deusto-Bilbao Bizkaia
4 Getaria-Indaux-V.S. Gipuzkoa
5 Hibaika-Bit & Mina Gipuzkoa
6 Lapurdi Lapurdi
7 Lekittarra-Elecnor-BM Bizkaia
8 Mutriku Gipuzkoa
9 Santurtzi Bizkaia
10 Samertolameu Pontevedra
11 Zarautz-Navascal Gipuzkoa
12 Zumaia Gipuzkoa