Publizitatea
Bannerra
Larunbatean Trapagaranen erabakiko da harrizulatzaileen ligako txapelduna PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/08/31

Burdin gaztea

Larunbat honetan arratsaldeko 19:30tatik aurrea, jokatuko da Trapagaranen 2017ko harrizulatzaileen ligako azken froga. Bertan erabakiko da nork eramango duen aurtengo txapela. Sailkapeneko lehenengo tokian, Ortuellako Burdin Gaztea taldea daukagu 89 barreno eta 2,5zm-ko markarekin. Bigarren tokian larunbatean etxean jokatuko duen taldea daukagu 86 barreno eta 10,6zm-rekin. Liga osoan zehar, lehia bizia bizi izan dugu bi taldeen artean sailkapeneko lehenengo bi postuetan. Burdin Gaztearen aldeko gutxi gorabeherako 3 barrenoko aldea dagoen arren, ez dezagun ahaztu Aldai Alde etxean jokatzen duela. Beraz ikusi beharko dugu zer gertatzen den.

Hirugarren postuan Kabiezes taldea daukagu, 83 barreno eta 3,5zm egin ondoren. Ligan zehar bi froga eraman arren, nahiko urrun dago sailkapen burutik. Sailkapena ixten: Piratak, Errekatxo eta Kz Kolpeka taldeak dauzkagu.


Ligako Sailkapen nagusia:

1-    Burdin Gazteak: 89 barreno 1,2zm
2-    Aldai Alde: 86 barreno 10,6zm
3-    Kabiezes: 83 barreno 3,5zm
4-    Piratak: 79 barreno 5,2zm
5-    Errekatxo: 77 barreno 10,7zm
6-    Kz Kolpeka: 26 barreno 11,6zm

Kartela

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera