Publizitatea
Bannerra
Kabiezesek ligako azken froga Irabazi zuen eta Burdin Gazteak ligako garaipena gauzatu zuen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/09/04

ORTUELLAREN GARAIPENA

Pasaden larunbatean bukatu zen Trapagaranen Bizkaiko harrizulatzaileen liga, emozioz beteriko froga batekin. Burdin Gazteak ligako garaipena gauzatu zuen, baina inor espero ez zuenean, Kabiezesek froga eraman zuen. Froga osoan zehar Trapagarango Aldai Alde eta Ortuellako Burdin Gazteak taldeek borrokan egon ziren. Etxekoek indartsu atera ziren, sailkapen nagusiko 3 barrenoen arteko aldea murriztu naian. Baina ortuellarrak ez ziren atzean geratu eta bien arteko borroka bizia izan zen. Azkenean Ortuellarrak aurretik geratu ziren, 13 barreno eta 6,5 zentimetrorekin. Baina alde oso txiki batekin; 2,5 zentimetrokoa.

Bitartean Kabiezes modu isilean eta barrenoak izkutatzen bere lana egiten joan zen. Frogaren erdian lehenengo sorpresa eman zuen eta 0 barreno izatetik 6ra pasatuz. Frogaren azken minutuetan lan guztia azaleratu zuten buruan jarri ziren. Azkenean Kabiezeseko harrizulatzaileek Trapagarango azken froga eraman zuten, 14 barreno eta 5 milimetroko markarekin.

Errekatxo eta Piratak taldeen arteko borroka bizia izan zen baita ere eta bukaeran milimetro bakar baten aldea egon zen Errekatxorentzat. Frogako sailkapena Kz-Kolpeka taldeak itxi zuen 4 barreno eta 9,3zm egin ondoren. Honekin, Burdin Gazteak taldeak ligako txapela eraman zuen eta urtero bezala gainontzeko taldeek, ohorezko pasilloa egin zieten ligako txapeldunei.

Trapagarango sailkapena:

1-Kabizes: 14 barreno 5mm

2-Burdin Gazteak: 13 barreno 6,5zm

3-Aldai Alde: 13 barreno 4zm

4-Errekatxo: 11 barreno 11,8zm

5-Piratak: 11 barreno 11,7zm

6-Kz-Kolpeka: 4 barreno 9,3zm

Sailkapen Nagusia:

1-Burdin Gazteak: 102 barreno 7,7zm

2-Aldai Alde: 100 barreno 1,6zm

3-Kabiezes: 97 barreno 4zm

4-Piratak: 91 barreno 3,9zm

5-Errekatxo 89 barreno 9,5zm

6-Kz-Kolpeka 31 barreno 7,9zm

 

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera