Antxo ta Pantxak emanaldi berria estrainatuko dute ostiral honetan Txirbilenean Inprimatu
2017/10/19

Amamaren ganbara

Ostiral honetan, urriak 20, Antxo ta Pantxak beraien hirugarren antzezlana aurkeztuko dute, Sestaoko Txirbilenean: “Amamaren Ganbara”. Hirugarren antzezlan honetan, Euskal Herriko amama guztiak omendu nahi izango dituzte. Gainera lan berri honetan Sagardole musika taldea eta beste pertsona batzuen kolaborazioa izango dute gure pailazoek. Hitzordua 18:00etatik izango da Txirbilenean. Emanaldia Sestaoko kultur gunearen 5.urteurrena ospatzeko egitarauaren parte izango da.

Kartela