Ezkerraldeko Sarek kontzentrazioa egingo du ostiralean, mendekuan oinarritutako espetxe politikaren aurka Inprimatu
2019/02/06

Azken hilabetean dispertsioak 4 istripu eragin ditu, presoen senitartekoek bisitara bidera joaten ziren bitartean. Bestetik espetxean egoera larrian egon diren bi euskal preso (Jaun Mari Mariezkurrena eta Oier Gomez) hil egin dira. Sarek salatu du, egoera hauek espainiar eta frantziar estatuek daramatzaten espetxe politikaren ondorioak direla. Espetxe politika hau mendekuan oinarrituta dagoela aipatu du eta sufrimendua areagotzen duela gehitu dute. Horregatik ostiral honetan, otsailak 8 20:00etan Sarek kontzentrazioa egingo du Sestaoko udaletxean, espetxe politika honekin bukatu eta konponbidearen garaia dela aldarrikatuz.

Kartela