Tiraña en la memoria dantza ikuskizunak, memoria historikoa gazteengana hurbilduko du Portugaleten Inprimatu
2019/02/15

Portugaleteko Oroituz elkarteak, Asturiesen sortu den Tiraña en la memoria, dantza ikuskizuna ekarriko du Portugaletera, larunbat honetan otsailak 16. Emanaldia El Carmen Ikastetxeko areto nagusian izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Dantza ikuskizun honek ikuslearen arreta harrapatuko  du, zalantzak eragin  eta historiaren gainean, gure historiaren gainean,  jakin-mina areagotu. Oroituz elkarteak, urteak daramatza memoria historikoa lantzen eta urtero helburu ezberdinak finkatzen ditu. Aurten helburuetako bat, memoria historikoa gazteengana hurbiltzea da: haiekin  hausnarrean sakontzeko gu sortu gaituen iraganaz - horren parte baikara-   eta memoria kolektiboaren  garrantzia eta beharra aitortzeko.

alt=""

Oharra:

Badira urte batzuk Oroituz Elkartean lanean gabiltzala Memoria  berreskuratu nahian, egia, justizia eta ordaina lortzeko ahaleginetan.  

Gure elkartean  urtero  helburu batzuk  betetzea proposatzen dugu  eta,  aurten,  horietako bat da gure lana gazteengana hurbiltzea, haiekin  hausnarrean sakontzeko gu sortu gaituen iraganaz - horren parte baikara-   eta memoria kolektiboaren  garrantzia eta beharra aitortzeko.

Jende gaztearengana iristeko badakigu haien interesekin eta gustuekin bat egiten duten ekitaldiak aurkeztu behar ditugula  eta aukera erakargarriak eskaintzen  saiatu behar garela eta uste dugu, zintzoki, oraingo honekin lortu ere  egin dugula: Tiraña en la Memoria , Asturiasen sortu den dantza ikuskizun honek ikuslearen arreta harrapatuko  du, zalantzak eragin  eta historiaren gainean, gure historiaren gainean,  jakin-mina areagotu.

Elkarte eta kolektibo soziala garen aldetik  zuen hedabideak  ekitaldi hau ezagutzera ematea da gure helburua eta eskaera, eta hau  ikuskizunak bere baitan duen balore artistikoagatik, bere mezu pedagogikoagatik eta bere izaera aintzindaria eta inspiratzaileagatik

Gure ustez, lan hau Portugaleten  aurkeztea aukera bakana izateaz gain plazer handia izango da beronekin  gozatzea.


Kartela