Sindikatuek kontzentrazioa egin dute Haizea Wind enpresaren aurrean grebe eskubidearen alde Inprimatu
2019/09/12

Sindikatuen oharra:

Bizkaiko metalgintzan maiatza eta ekainean egindako greba egunen ondoren, ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, USO, CGT eta CNTk modu positiboan baloratzen dugu Bizkaiko metalgintzako langileek erakutsitako borrokarako konpromisoa, lan eta bizi-baldintza duinak bermatuko dituen hitzarmena lortzeko.

Sektoreko langileen konpromiso hau da zigortu nahi dutena. Egindako greben ondoren, hauxe da balantzea: 3 pertsona inputatuta, zenbait isun, hamarnaka identifikatu, langileak zauritu dituzte erreprimitatutako manifestazioetan eta grebalariak kaleratu.

Eta gaur zehazki, Bilboko portuan ari gara mobilizazioa egiten (Zierbenako sarreran), Haiza Wind enpresaren aurrean, grebak hasi zirenetik 25 langile kaleratu dituztela salatzeko. Maiatzaren 24an egin zen kaleratzea, lehen greba egunaren biharamunean. Kaleratutako langile guztiek egin zuten bat grebarekin, Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren defentsan.

Aerogeneradoreak egiten dituen enpresa hau, Iñigo Urkulluren Lehendakariaren hitzetan “Euskadiko 4.0 enpresen erakusle gorena” da, baina propagandaren atzean, hau da izkutatzen duen errealitatea.

Badakigu zein den neurri errepresibo guzti horien helburua. Beldurra zabaldu nahi dute langileon artean eta gu desmobilizatu, gure lan-baldintzak hobetzeko borrokatzeak merezi ez duela sinestarazi nahi digute.

Baina orain arteko egindako bost greba egunetan erakutsi dugun moduan, metalgintzako langileok konpromisoa dugu hitzarmen duinaren aldeko borrokan. Ez dugu atzera pausorik emango prekarietatearekin amaitu eta sektorea duintzeko neurri zehatzak lortu arte.

Greba eskubidearen alde eta mehatxu eta errepresioaren aurrean, ¡Bizkaiko metalgintza borrokan!