Publizitatea
Bannerra
Ezkerraldea
Larunbatean Trapagaranen erabakiko da harrizulatzaileen ligako txapelduna PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/08/31

Burdin gaztea

Larunbat honetan arratsaldeko 19:30tatik aurrea, jokatuko da Trapagaranen 2017ko harrizulatzaileen ligako azken froga. Bertan erabakiko da nork eramango duen aurtengo txapela. Sailkapeneko lehenengo tokian, Ortuellako Burdin Gaztea taldea daukagu 89 barreno eta 2,5zm-ko markarekin. Bigarren tokian larunbatean etxean jokatuko duen taldea daukagu 86 barreno eta 10,6zm-rekin. Liga osoan zehar, lehia bizia bizi izan dugu bi taldeen artean sailkapeneko lehenengo bi postuetan. Burdin Gaztearen aldeko gutxi gorabeherako 3 barrenoko aldea dagoen arren, ez dezagun ahaztu Aldai Alde etxean jokatzen duela. Beraz ikusi beharko dugu zer gertatzen den.

 
Ezkerraldea presente egongo da arratsaldean Kontxako banderaren sailkapen estropadan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/08/31

San Juan pasaden urteko estropada irabazi ondoren

Gaur arratsaldeko 17:30tatik aurrera hasiko da Donostiako La Kontxa estropadan parte hartzeko sailkapen estropada. Euskal Herriko arraun froga garrantzitsuena iraileko lehenengo bi igandeetan jokatuko da eta bertan egoteko 14 txartel jokoan izango dira arratsalde honetan, 7 emakumeentzako eta beste 7 mutilentzat. Donostiako traineruek beraien presentzia ziurtatuta daukate.

 
Denuncian que el viernes se produjo una agresión sexista en Sestao PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/08/28

Erasorik ez erantzunik gabe

El grupo feminista de Sestao Emari ha denunciado que el pasado viernes a la noche, una joven de Sestao sufrió una agresión sexista cuando volvía a casa por parte de dos varones. Por suerte la joven consiguió defenderse y dos mujeres acudieron en su ayuda. Emari ha denunciado esta agresión y han reivindicado la autodefensa y el apoyo mutuo para hacer frente a las agresiones sexistas. Han recalcado que “de camino a casa quieren ser libres, no valientes”. Por otro lado, el ayuntamiento de Sestao también ha denunciado esta agresión y ha convocado una concentración para mañana martes, a las 19:00 en la plaza del Kasko.

 
Mamariga prest jaiei hasiera emateko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/08/28

Mamarigako jaiak

Mamarigari atzo esan genion agur, baina Euskal Herriko eta Ezkerraldeko txoko ezberdinetan jaiak topatzen jarraituko dugu datozen asteetan. Datorren asteburuan Mamarigakoak hasiko dira, irailaren 1etik 10era. Hamar egunetan zehar hamarka ekimen egongo dira, jende mota guztientzat: musika, kalejirak, lehiaketa gastronomikoak, harrizulatzaileak… Irailaren 6an, asteazkena, Mamarigako Gazte Asanbladak Gazte eguna ospatuko du, egunon osoan zehar ekimen ezberdinekin: poteo musikatua, herri bazkaria, kontzertuak…

 
Kontseiluak eta Gure Esku Dago lanpostu bat eskaini dute Ezkerraldearako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/07/26

Euskaraz bizi

Kontseiulak eta Gure Esku Dago elkarteek, egitasmo potente bat martxan jarri nahi dute, urtarrilaren 15ean egingo duten zozketa bat. Egitasmo hau aurrera eramateko hainbat lanpostu eskaini dituzte, horien artean bat Ezkerraldeari begira. Bi eragileek, komertzial perfila duen pertsona bilatzen dute: baita euskalduna, militantea, konfiantzazkoa… dena eta Ezkerraldea ondo ezagutzen duena. Lanpostua hilabete baterako gutxi gora behera izango da eta 1.200€ soldata eskaintzen dute.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Hurrengoa > Amaiera >>

16-orrietatik 55.a

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera