Publizitatea
Bannerra
Ezkerraldea
Portugaleteko Mugimendu Feministak poztasuna erakutsi du, Portugalete F.Tk Paul Abasolo bajan eman duelako PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/02

Portugaleteko mugimendu feministaren prentsaurrekoa

Portugaleteko mugimendu feministaren oharra:

Club Portugaletek Paul Abasolo jokalaria bajan eman duela jakin berritan, Portugaleteko Mugimendu Feministatik gure poztasuna adierazi nahi dugu; izan ere, Paul Abasolo erasotzaile sexualari ez zaio kontratua berrituko. Hala eta guztiz ere, ezin ditugu inondik inora ahaztu gure herriko futbol klubaren fitxaketa horrek izan dituen ondorioak. Clubak, harrotasunez defendatzen dituen tolerantzia, berdintasuna eta begirunea bezalako baloreak, nabarmen urratu ditu; erasotzailea babesten duena bere ekintzen konplize bilakatuz.

 
Fernando Alonso preso sestaoarraren euskal herriratzea aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute Larunbatean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/01

Fernan etxera

Kolaborazioa: Sare Sestao

Ia 7.600 egun, 20 urte luze. Denbora guzti hau darama gure herrikidea den Fernando Alonso Abad euskal presoak etxetik urrun, espainiar estatuko kartzela ezberdinetan sakabanatua. Egun Galizako A Lamako kartzelan dago, Sestaotik 597kmra, salbuespenezko legedia aplikatuta eta eskubideak etengabe urratuak.

 
El movimiento feminista de Santurtzi afirma que seguirán firme frente a cualquier ataque PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/29

Santurtziko mugimendu feminista

Nota del movimiento feminista de Santurtzi

Que las mujeres sufrimos violencia de manera continuada y sistemática es un hecho, y que la manifestación más cruel de esta violencia machista, es decir, el asesinato, nos despierta un día sí y otro no, es la cruda realidad que vivimos. En noviembre del año pasado un numeroso grupo de mujeres feministas de Santurtzi nos reunimos para preparar el Día Internacional contra la violencia hacia las Mujeres, y nuestra primera labor fue hacer un recopilatorio de lo que habían supuesto en cuanto a violencia los meses anteriores.

 
Larunbatean hasiko da 2017ko Bizkaiko Harrizulatzaileen liga Ortuellan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/18

Barrenak

Larunbat honetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera hasiko da Ortuellan, 2017ko harrizulatzaileen liga. Aurten 6 taldek borrokatuko dute iraila aldean txapela eskuratzeko: Errekatxo Barakaldotik, Kz Kolpeka (emakumezkoen taldea) eta Kabiezes Santurtzitik, Burdin Gazteak Ortuellatik, Aldai-Alde Trapagaranetik eta Piratak Arratzutik. Ortuellako frogaren ondoren: Gallartan, Muskizen, Barakaldon, Gernikan, Bilbon… egongo dira jardunaldiak. Santurtzi eta Trapagarangoa konfirmazioaren zain daude baita ere.

 
2.jardunaldi feministak antolatu dituzte Portugaleten PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/03

2.Jardunaldi feministak

Portugaleteko mugimendu feministaren oharra:

Portugaleteko Mugimendu Feministak maiatzaren 4, 5 eta 7an 2. Jardunaldi Feministak antolatu ditu Portugaleteko Merkatuan. Helburua emakumeen ahalduntze feministaren estrategia desberdinak ezagutzea, aztertzea eta eztabaidatzea da. Oraingo honetan, Emagin, Pikara Magazine, Mundo Ivaginario eta Tartekari Sarearen laguntza izango dugu eta euren esperientziak eta autodefentsa feministarako estrategia desberdinak kontatuko dizkigute.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Hurrengoa > Amaiera >>

19-orrietatik 55.a

Get Flash to see this player.

Oiola Deskonexioa plataformaren bidaia Bruselasera