Publizitatea
Bannerra
Anti-errepresiboa
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak kontzentrazioa egin zuen Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/07/24

kontzentraren irudia

Pasaden Larunbatean, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak kontzentrazioa egin zuen, Barakaldoko Anaien Parkean jaiekin bat eginez. Kontzentrazio honen bitartez amnistia aldarrikatu zuten eta Euskal Herriko jai ezberdinetan egiten ari dituzten mobilizazio sortaren barruan kokatuta dago.

 
Larunbat honetan euskal presoekiko elkartasun eguna egingo dute Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/07/11

Presoen aldeko murala

Datorren larunbatean, Barakaldoko jaien hasiera egunean, Euskal presoekiko elkartasun eguna ospatuko dute Barakaldon. Egun osoan zehar ekimen ezberdinak egongo dira. Ekimenari hasiera emateko, presoen aldeko performance bat egingo da eguerdiko 13:00etan. Ondoren herri bazkaria egingo dute, Herriko taberna izena emateko lekua izango da. Bazkalostean musika eta photocall-a egongo da. 19:00 jaien hasierako kalejiran parte hartuko dute eta gaueko 00:00etan presoen aldeko brindisa egingo dute.

 
Bilera irekia egongo da gaur, Kaiet Prietoren aldeko elkartasun dinamikak sortzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/06/03

Armiarma operazioaren aurkako mobilizazioa

Gaur Larunbata 3, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Makala II Gaztetxean Kaiet Prietori elkartasuna adierazi eta elkartasun dinamikak sortzeko bilera irekia egingo da. Gogoratu behar dugu, duela bi urte Guardia Zibilak Kaiet atxilotu zuela armiarma operazioetako batean sare sozialetan, terrorismoa goratzea leporatuta. Duela aste batzuk fiskaltzaren eskaera ezagutu genuen, 2 urteko kartzela zigorra, 10 urteko gaitasun-gabetze publikoa eta 4.800€ izuna. Horretaz aparte 7.000€ko fidantza ordaindu beharko du.

 
Milaka pertsona kartzela ezberdinetara hurbildu ziren presoei elkartasuna helarazteko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/21

Curtiseno martxa

Atzo, milaka pertsona hurbildu ziren hainbat kartzeletara presoei elkartasuna helarazi eta hauen askatasuna aldarrikatzeko. Kalera Kalera ekimenak aldarrikatu du, gatazkari amaiera emateko presoak eta errefuxiatuak etxera bueltatu behar direla. Barakaldo, Galizako Curtis kartzelan egon zen. Bertan errepresioaren aurkako Galizako Ceibar erakundea eta Bloque Nacionalista Galegoren (BNG) elkartasuna jaso zuten.

 
Fiskaltzak 2 urteko kartzela zigorra eskatu ditu Kaiet Prieto barakaldarraren aurka, armiarma operazioari lotuta PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/05/17

Kaiet eta Andekaren kontzentrazioa

Duela bi urte Guardia Zibilak Kaiet Prieto eta Andeka Jurado barakaldarrak atxilotu zituen, 17 pertsonekin batera, sare sozialetan terrorismoa goratzea leporatuta. Abenduan audientzia nazionalak Andeka epaitu zuen. Gaur Kaietek sare sozialetan iragarri du, prozesu judiziala aurrera doala komunikatu diola bere abokatuak. Gainera fiskaltzak egin duen eskaera ezagutu dugu: 2 urteko kartzela zigorra, 10 urteko gaitasun-gabetze publikoa eta 4.800€ izuna. Horretaz aparte 7.000€ko fidantza ordaindu beharko du. Prozesuaren norakoak zabaldu, egoera hau salatu eta elkartasuna jasotzeko, facebook orrialde bat zabaldu du: Adierazpen Askata zer? izenburupean.

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 56.a
Loading..
Abuztua 2017 Iraila 2017
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.