Gazte independentisten protesta Inprimatu
2008/05/10
manifa
Aste honetan Barakaldoko gazteen kontrako polizi operazioak utzitako ondorioak ezagunak dira: 2 gazte gartzelan, beste hiru gazte herrirako bueltan (komunikabideek guztiak epaitu eta gartzelaratu badituzte ere), herritar ugariren elkartasuna, polizien bortizkeria auzokideen aurka, senide eta lagunen sufrimendua...
 
 
mani
Guzti honen aurrean eta PNV eta PSOE-ren artean aurreikusi daitekeen akordio politikoaren iruzur berria geldiarazteko asmoz manifestazio jendetsua burutu zuten atzo, maiatzak 9, Barakaldoko kaleetan zehar Ezkerraldeko gazte independentistek. Herritar ugari batu ziren gazteek eginiko deialdira. Gazteek bi polizi furgoneta izan zituzten jarraika ibilbide osoan zehar. Bagatzako plazara iritsitakoan egoera politikoaren irakurketa burutu zuen gazteen bozeramaleak, Sendoa eta Unai gazteak gogora ekarriz eta Eusko Gudariak abestuz bukatutzat eman zuten mobilizazioa. Mikel Petuya, Gorka Serna eta Hektor Franco, Ertzainek atxilotu eta epaileak aske utzitako gazteak mobilizazioan ere azaldu ziren. Bertan lagun eta burkide ugariren besarkadak eta animoak jaso ahal izan zituzten arratsalde osoan zehar.