"Amnistia egi bihurtzeko antolatu eta borrokatu beharra dago"
2012/01/15
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 14
- 0
 

bost preso ohi

Barakaldoko Amnistiaren aldeko mugimenduak omenaldi beroa eskeini nahi izan zien larunbat honetan udalerriko kaleetan, espetxealdia bukatu berri duten Barakaldoko 5 preso politiko ohiei. Sendoa Jurado, Unai Frías, Jon Villanueva, Asier Gómez de Salazar eta Iker Casanova militante abertzale eta ezkertiarrek, makina bat herritarren sustengua jaso zuten ekitaldi hunkigarrian. "Egin dezagun bidea" plataformako kideek herritarrak bilguneetan antolatzera deitu zituzten, euskal preso eta iheslari politikoak etxean eta eskubide guztien jabe izan daitezen. Era berean, estatuen jarrera errepresibo itsua mintzagai izan zuten: "Espetxe politikaren bitartez, prozesua blokeatu nahian dabiltza baina... Gure mendekua, gure seme alaben irribarra izango da. Lortuko dugu!". Ekitaldian zehar ez ziren hip-hop doinuak, dantzarien agurra edota Periko Solabarria eta Katxorro gazteak preso ohiei eskeinitako txapela eta makilak. Mikel Petuya bertsolari eta iheslariak ere grabatutako bertsoen bitartez ere, ekitaldian parte hartu ahal izan zuen.

Iker Casanovaren mintzaldia

Sendoa Juradoren mintzaldia

Iruzkinak (2)

...
Barkatu baina Asier Gomez de Salazar preso politiko ohia aipatzea ahaztu zaizue. Okerra zuzendu ahal izango duzuen itxaropenez, jaso ezazue agur beroa.

ZORIONIK BEROENA BOSTOI!
EUSKAL PRESOAK ETXERA , 2012/01/16
...
Asier Gómez preso ohia aipatzea ahaztu zaigu baina okerra zuzendu dugu dagoeneko. Barkaiguzue akatza.
herrikolore , 2012/01/16

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 

ATAL BEREZIAK

Atzera Aurrera

EHZ 2011: Mugetatik at!

EHZ 2011: Mugetatik at!

Mapamundi ofizialek inposatutako muga artifizialek gainditu nahian, munduko kulturen topaleku den Euskal Herria Zuzenean festibalean murgildu da herriKolore. Bi egunetan zehar aritu gara Nafarroako Heleta herrian bertako ikuskizun eta gertakizunak Ezkerraldean islatu asmoz.

Gehiago irakurri

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Nola azaldu KORRIKA fenomenoa zer demonstre den? Hain da zaila emozioen eremua hartzen duen oro azaltzea! 17. Korrikak zeharkatu ditu 2011an Euskal Herriko txoko guztiak, euskalduntzearen aldeko bultzada bizi-bizi dagoela erakutziz beste behin ere.    

Gehiago irakurri

BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

 BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

Hemos querido cruzar la mirada con diferentes mujeres de nuestra comarca para poder entender cómo es nuestra vida y la de las mujeres que nos rodean, cómo perciben la realidad, en qué les afecta en su actividad cotidiana el hecho de ser mujeres...    

Gehiago irakurri
Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Elkarrizketa Dantzazale

Laguntasun dantza taldeko Joseba Altube izan da gurean.