Fiskaltzak 2 urteko kartzela zigorra eskatu ditu Kaiet Prieto barakaldarraren aurka, armiarma operazioari lotuta Inprimatu
2017/05/17

Kaiet eta Andekaren kontzentrazioa

Duela bi urte Guardia Zibilak Kaiet Prieto eta Andeka Jurado barakaldarrak atxilotu zituen, 17 pertsonekin batera, sare sozialetan terrorismoa goratzea leporatuta. Abenduan audientzia nazionalak Andeka epaitu zuen. Gaur Kaietek sare sozialetan iragarri du, prozesu judiziala aurrera doala komunikatu diola bere abokatuak. Gainera fiskaltzak egin duen eskaera ezagutu dugu: 2 urteko kartzela zigorra, 10 urteko gaitasun-gabetze publikoa eta 4.800€ izuna. Horretaz aparte 7.000€ko fidantza ordaindu beharko du. Prozesuaren norakoak zabaldu, egoera hau salatu eta elkartasuna jasotzeko, facebook orrialde bat zabaldu du: Adierazpen Askata zer? izenburupean.

Kaiet Prietoren oharra:

Sare sozialetan terrorismoa goratzea leporatuta Guardia Zibilak atxilotu ninduenetik bi urte betetzera doazela, nire abokatuak deitu eta prozedurak aurrera jarraitzen duela komunikatu dit.

Fiskaltzak honakoa eskatzen du: 2 urteko espetxe zigorra, 10 urteko gaitasungabetze publikoa eta 4.800€ko isuna. Hau guztia gutxi balitz, prozeduraren arduraduna den epaileak 7.000€ko fidantza eskatzen du, jakinarazpena jaso eta hurrengo 5 egunetan ordaindu behar dudana hain zuzen ere. Horrela ez izatekotan, nire jabetze edota soldatak konfiskatzeari ekingo dio.

Horregatik guztiagatik, elkartasuna lortzeko eta sufritzen dudan eta dugun adierazpen askatasun eza salatzeko, ekimen eta informazio desberdinak jakinarazteko kontu hau sortzea erabaki dut.

TXIOLARIAK LIBRE!

¡ABSOLUCIÓN ENCAUSADOS EN LA OPERACIÓN ARAÑA!

Kaiet Prieto Lopez.