Milaka pertsona kartzela ezberdinetara hurbildu ziren presoei elkartasuna helarazteko Inprimatu
2017/05/21

Curtiseno martxa

Atzo, milaka pertsona hurbildu ziren hainbat kartzeletara presoei elkartasuna helarazi eta hauen askatasuna aldarrikatzeko. Kalera Kalera ekimenak aldarrikatu du, gatazkari amaiera emateko presoak eta errefuxiatuak etxera bueltatu behar direla. Barakaldo, Galizako Curtis kartzelan egon zen. Bertan errepresioaren aurkako Galizako Ceibar erakundea eta Bloque Nacionalista Galegoren (BNG) elkartasuna jaso zuten.