Bilera irekia egongo da gaur, Kaiet Prietoren aldeko elkartasun dinamikak sortzeko Inprimatu
2017/06/03

Armiarma operazioaren aurkako mobilizazioa

Gaur Larunbata 3, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Makala II Gaztetxean Kaiet Prietori elkartasuna adierazi eta elkartasun dinamikak sortzeko bilera irekia egingo da. Gogoratu behar dugu, duela bi urte Guardia Zibilak Kaiet atxilotu zuela armiarma operazioetako batean sare sozialetan, terrorismoa goratzea leporatuta. Duela aste batzuk fiskaltzaren eskaera ezagutu genuen, 2 urteko kartzela zigorra, 10 urteko gaitasun-gabetze publikoa eta 4.800€ izuna. Horretaz aparte 7.000€ko fidantza ordaindu beharko du.