Larunbat honetan euskal presoekiko elkartasun eguna egingo dute Barakaldon Inprimatu
2017/07/11

Presoen aldeko murala

Datorren larunbatean, Barakaldoko jaien hasiera egunean, Euskal presoekiko elkartasun eguna ospatuko dute Barakaldon. Egun osoan zehar ekimen ezberdinak egongo dira. Ekimenari hasiera emateko, presoen aldeko performance bat egingo da eguerdiko 13:00etan. Ondoren herri bazkaria egingo dute, Herriko taberna izena emateko lekua izango da. Bazkalostean musika eta photocall-a egongo da. 19:00 jaien hasierako kalejiran parte hartuko dute eta gaueko 00:00etan presoen aldeko brindisa egingo dute.

 

Kartela