Apirilaren 14an Altsasuko gazteen alde egingo den manifestaziora joateko autobusa aterako da Ezkerraldeatik Inprimatu
2018/04/07

Autobusa

Apirilaren 14an manifestazio nazionala egongo da Iruñean Altsasuko gazteentzat justizia eta askatasuna aldarrikatzeko. Ezkerraldeatik autobusa antolatu dute mobilizaziora joateko. Autobusa goizeko 11:00etan aterako da Santurtziko parketik eta geldiuneak egingo ditu Portugaleteko Javan, Sestaoko Galindo geltokian eta Barakaldoko kasuan Ganbrinusen. Buelta arratsaldeko 20:30ean izango da. izena emateko hainbat toki jarri dituzte lau herrietan: Santurtzin: Taxka eta Enbata, Portugaleten: Arrieta, Sestaon: Ganetza eta Barakaldon: Eguzki

Kartela