Publizitatea
Bannerra
Presoekiko elkartasuna ez dela delitua aldarrikatu dute 11-13 sumarioko auziperatuek PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/05/09

Oharra:

Ezer baino lehen zinez eskertu nahi dugu azken asteotan gure herri eta auzoetan sentitzen ari garen berotasun eta hurbiltasuna. Asko eta asko izan dira gutako bakoitzak jaso dituen elkartasun keinuak, berdin gure familietan, koadriletan, lantokietan, parte garen kolektibo eta komunitateetan, mugitzen garen kaleetan eta bizi garen auzo eta herrietan. Elkartasun adierazpen bakoitzak gure gogo-bihotzak goxatu ditu. Babestuak eta zainduak sentitzen gara. Hurbil ditugun pertsona horiei guztiei bihoakie gure maitasuna eta esker ona.  

Epaiketaren datak gainera datozkigu eta buru-belarri lanean jarri gara. Aste honetan bertan polizia gutako askoren etxeetara etorri da Espainiako Entzutegi Nazionalaren zitazioa ematera. Beste kasu batzuetan komisariara deituak izan gara, zitazio hau bertan jasotzeko. Aurrez gure abokatuei jakinarazi zitzaien bezala, orain guri zuzenean jakinarazi digute irailaren 16an hasiko dela Espainiako Entzutegi Nazionalean gure aurkako epaiketa.

Auziperatuok kezkaz bizi dugu makroepaiketa honek suposa dezakeena, baina ilusioz eta indarrez beteta gaude gure aurkako ekinbide judizial, mediatiko eta politikoari aurre egiteko. Horretarako, lantaldeetan antolatu gara eta koordinazio bilerak egiten dihardugu, epaiketak berarekin dakarren lan eskergari ahalik eta ondoen aurre egiteko. Elkar hartuz eta zainduz modu kolektiboan erantzungo diogu jazarpen honi guztiari.  

Batetik epaiketa ondo prestatzeko beharrezkoak diren zereginetan murgilduak gaude jada (lekukoak, defentsari dagozkionak, azpiegiturak, garraio bitartekoak e.,a.). Bestetik, epaiketak suposatuko digun galera ekonomiko ikaragarria arintzeko moduak aztertzen ari gara. Eta azkenik, epaiketa honen bidegabekeria ikaragarria salatu, jasotzen ari garen elkartasun guztia antolatu eta epaiketa honen oinarrian dagoen preso eta erbesteratuen egoera konpontzeko aldarrikatuz mobilizazio herritar indartsu bat abiatzeko prestaketak ere abiatu ditugu.  

Ekinbide ezberdinak ditugu esku artean, eta ekainaren 1ean Donostian egingo dugun agerraldian emango ditugu xehetasun guztiak.  

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Maiatza 2019 Ekaina 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.