Publizitatea
Bannerra
Jabi Carballidori elkartasuna adierazteko plataforma aurkeztu dute Barakaldon PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/06/25

Gaur, ekainak 25, asteartea, 11:00etan, San Bizenteko parkeko kioskoan, Jabi Carballidoren babeserako sortutako herri-ekimena aurkesten ari gara. Jabi Carballido 47 euskal herritarren kontra abiatutako prozesu judizialean aurkitzen da, zeinetan presoekiko elkartasuna epaitu nahi duten. Jabik fiskaltzak egindako17 urteko espetxe zigor eskaerari egin beharko dio aurre.



47 euskal herritar epaituak izango dira datorren irailetik aurrera eta, guztira, 601 urtetako zigor eskaerari aurre egin beharko diote.

Gertakizun larri honen aurrean honako hau adierazi nahi dugu:

-Kontutan hartu behar dela irailaren 16an Auzitegi Nazionalean hasiko den epaiketa honekin, 47 euskal herritar zigortu nahi dituztela presoen eskubideen alde gauzatutako lan solidarioagatik.

-Lekuz kanpo, garaiz kanpo eta euskal jendartearen bake eta justizia nahietatik kanpo dagoela. Eta

-Ekimen honen bidez, barakaldar guztiei luzatuko zaie manifestua sinatu eta irailaren 14an Bilbon izango den manifestazioan parte hartzeko deia.

Honengatik guztiagatik, ekimen hau abiapuntua izango da datorren hilabeteetan Barakaldon izango diren mobilizazio eta deialdi ezberdinetarako.

Ekintza batzuen artean Jon Maiak idatzitako Manifestuari atxikimenduak bildu egingo ditugu, eragile sozial eta kultural kontaezinak sinatzen ari dira jadanik. Hementxe ideiarik inportanteenak:

“Euskal jendarteak aurrera egin nahi du eta etorkizunari behar bezala ekiteko iraganeko zauriak ixtea eta korapiloakaskatzea ezinbestekoa da...

Zalantzarik gabe, konponbideari begira dagoen herria da hau, aurrera egiten ari den herria, eta ez gaude prest atzera eraman nahi gaituen egoerarik onartzeko...

Jendarte berri bat eraiki nahi dugu, sinistuta baikaude urteotan garatu ditugun baloreak eta eskubideekiko sentsibilitatea izango direla bestelako herri bat sortzeko zimendua: norbanakoen giza eskubideak, eskubide kolektiboak, elkartasuna, enpatia eta elkar bizitza...

Bihur dezagun iraganera eraman nahi gaituen epaiketa hau etorkizunerako ate. Irten bidera. Askatu dezagun etorkizuna, guztion erronka da”.
BARAKALDOKO HERRI EKIMENA

 

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Iraila 2019 Urria 2019
As As As Os Os La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.