“Emakumeen egoera hobetzeko, emakumeen laguntza behar dugu”
2011/12/26
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 10
- 0
 

emakume gazteak

Barakaldoko emakume gazteen taldea abian da jada. Atzo bildu ziren estreinako aldiz, San Bizente auzoan, herriko talde ezberdinetako hogeiren bat emakume elkartu zirelarik. Helburuak, guztien artean plangintza zehatz bat garatzea eta lan egiteko erak finkatzea. Oraindik ez daukate izenik, baina horrek ez ditu kexkatzen. Bai baina Barakaldon dagoen sexuen arteko parekidetasun eza, jai giroko musika sexista, emakume langilearen egoera lazgarria edota eraso sexistak.

Egoera horiek aldarazteko batu dira, hain zuzen ere. Emakumeen egoera hobetzeko elkarlana bide hoberena dela baitakite. “Ez dugu pertsona finko batzuez osatutako talderik nahi. Gure helburua Barakaldoko gazteria gugana hurbilaraztea da, herriko emakumeen egoera hobetzeko lan egitera hurbiltzea. Horretarako, emakume guztien laguntza beharrezkoa da”, nabarmendu zuten atzo bildutako emakume gazteek, HerriKoloreri egindako adierazpenetan.

Hasierako diagnostikoa uda baino lehen gazte mugimenduak egindako hausnarketa sakon baten fruitua da. Orain, helduberrien ekarpenekin aberastu eta lanean hasteko mementua heldu da. “Badakigu bide luzea izango dela, baina ez dugu amore emango”, jakinarazi zuten.

Izan ere, arazo larrienak, askotan, gure artean topatzen direla badakite. “Gizarte matxista oso baten bizi gara. Hala ere, sarritan, konturatu barik, horrelako jarrerak erakusten ditugunok gu geu gara, edota gure ingurukoak. Zoritxarrez, jarrera matxistak oso hedatuta daude gure gizartean. Hori izango dugu lan egiteko”.

Nondik datozen argi daukate, baita non dauden eta nora heldu nahi duten ere. “Talde hau herri mungimendutik aterata dago. Beraz, herri mugimenduaren parte da, eta, parekidetasuna lortzeko bidean, horren barnean egongo gara”. Bide horri, baina, ez diote bakarrik ekingo. Barakaldoko Argitan emakumeentzako aholku etxeako kideekin kontaktuan jartzeko asmoa daukate. Hasieran, laguntza eske. Aurrerago, elkarlanean aritzeko. Ezkerraldeko herrietako emakume taldeekin ere elkartuko dira. “Herri bakoitzak bere berezitasunak ditu, eta besteengandik asko ikasi ahal dugu”, agertu zuten.

Laister, talde berri honen aurkezpen ofiziala burutuko dute. Bitartean, lanean jarraituko dute. Datorren astean, oporrak aprobetxatuz, beste bilera bat egingo dute, eta, berriz ere, herriko emakume gazte guztiei bertaratzeko gonbitea luzatu zieten. “Gazteok garen heinean, guri eragiten dizkiguten erabakiak eskubide osoz erabaki ditzakegu, bai eta gizarte osoari eragiten dizkiotenetan ere”, adierazi zuten.

Iruzkinak (1)

...
GORA BARAKALDOKO EMAKUMEAK!
patxarantxu , 2011/12/28

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 

ATAL BEREZIAK

Atzera Aurrera

EHZ 2011: Mugetatik at!

EHZ 2011: Mugetatik at!

Mapamundi ofizialek inposatutako muga artifizialek gainditu nahian, munduko kulturen topaleku den Euskal Herria Zuzenean festibalean murgildu da herriKolore. Bi egunetan zehar aritu gara Nafarroako Heleta herrian bertako ikuskizun eta gertakizunak Ezkerraldean islatu asmoz.

Gehiago irakurri

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Nola azaldu KORRIKA fenomenoa zer demonstre den? Hain da zaila emozioen eremua hartzen duen oro azaltzea! 17. Korrikak zeharkatu ditu 2011an Euskal Herriko txoko guztiak, euskalduntzearen aldeko bultzada bizi-bizi dagoela erakutziz beste behin ere.    

Gehiago irakurri

BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

 BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

Hemos querido cruzar la mirada con diferentes mujeres de nuestra comarca para poder entender cómo es nuestra vida y la de las mujeres que nos rodean, cómo perciben la realidad, en qué les afecta en su actividad cotidiana el hecho de ser mujeres...    

Gehiago irakurri
Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Elkarrizketa Dantzazale

Laguntasun dantza taldeko Joseba Altube izan da gurean.