Argitanek erasoetatik libre ta berdintasunaren aldeko jaiak aldarrikatzen ditu Inprimatu
2017/07/09

Jaiak emakumeak

Argitanen oharra

Herriko jaiak gertakizun garrantzitsua dira. Elkarrekin egon, ezagutu, ondo pasatu eta gure aisialdiaz beste modu batez disfrutatzeko unea dira. Horregatik, ez ditugu bertan elementu sexistak onartu behar.

Jaietan entzuten den musikan, adibidez, emakumea soilik objektu sexual edo osagarri gisa agertzen da askotan. Badaude, ordea, abestiak emakumeok kantatu eta mezu biziz pertsonak eta gorputzak iraintzen ez dituztenak.

Lan banaketari dagokionez, ez dugu nahi emakumeak sukaldean eta gizonak barran egongo diren egoerarik. Ezta kartel eta aurkezpenetako hizkuntz erabileran genero maskulionoaren nagusitasunik. Badakigun arren hizkuntza ez dela sexista, baizik eta hartaz egiten dugun erabilera.

Jaiak, harremanak estutzeko, jendea ezagutzeko, gozatzeko, barre egiteko, abesteko, dantzatzeko, ligatzeko, elkarzaintzeko agertokia dira.

Inork ez ditu jokaera sexistak nahi. Tamalez, esistitzen dira eta pertsona guztion beharra da horiei aurre egitea. Horregatik bultzatzen dugu berdintasunean oinarritutako esparru libreen sorrera. Eta horretarako ezinbestekoa da jarrera erasokorrekin amaitu eta hauek egiten dituzten pertsonen impunidadea bukatzea. Gogoratu, EZ EZETZ dela!

Norabide horretan denon artean lor dezakegu eraso sexistarik gabeko eta errespetuzko gune den jai esparrua eraikitzea. Pertsona guztiak eroso egongo garen jai esparru berria.

JAIAK BIZI ETA DISFRUTATU DITZAGUN!!