Publizitatea
Bannerra
Iretargik, Malumak gaur Barakaldoko BECen emango duen kontzertua salatu du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2017/09/13

Malumaren aurkako kontzentrazioa

Gaur gauen, regetoia jorratzen duen Maluma abeslari polemikoak kontzertua eskainiko du Barakaldoko BEC-en. Abeslari honek sexistak eta matxistak diren letrak dituzten abestiak kantatzen ditu. Horregatik Iretargik kontzertu hau eta jarrera sexistak bultzatzen dituzten musikariei espazio ematea salatu du. Argi utzi dute; ez daudela regetoiaren kontra, letra sexistak dituzten abestien aurka baizik. Beste alde batetik 17-18 urte bitarteko hamar bat gaztetxok, kontzentrazioa egin dute BECeko atarian: “Maluma zure matxismoa ez da ongi etorria” lelopean. Gaztetxo hauek Loioko “Martxoak 8 egunero da” plataforman antolatuta daude eta Malumaren letrek emakumeak zapaltzen dituztela salatu dute.

Iretargiren oharra:

Iretargik, Barakaldoko emakume gazteen taldeak, gure herrialde eta herrietan zehar lan egiten eta egin duten artista matxisteen kontrako gaitzespen handiena helarazi nahi dugu. Oraingoan, kasu, Maluma reggaetoneko artista ezagun eta polemikoak asteazkena 13an BECen eskeiniko duen kontzertuaren inguruan dihardugu.

Ospe eta sona internazinaleko kolonbiar artista honek, udako jaiak girotzen dizkigu hainbat eta hainbatek abestutako abesti famatuekin. Bereziki mingarri egiten zaigu egoera honetan entzutea bere ahotik “Estoy enamorado de cuatro babies-Siempre me dan lo que quiero -Chingan cuando yo les digo -Ninguna me pone pero” “mamarla bien, chingarle bien” bezalako perlak, non emakmeok izaki prestu eta otzan garen,  aurpegi edo izen gabekoak, ile luzedun eta “culott” eramateko objetu sexualak besterik ez garenak.

Argi utz dezagun ez garela reggaetonaren kontra jartzen. Reggaetonarekin dantza egiten dugu, aldakak askatzen ditugu, boteretzen gara. Reggaetona gustokoa dugu. Reggaetonaren kontra jartzea jarrera klasita eta arrazista da.

Gure jarrera biolentzia sexistaren kontrakoa da, hartzen duen forma hartzen duela. Edozein esparruan, edo zein musika estiloan.  Hesian-ek “Gaur ondoan behar zaitut berriro” abesten zuen bezala, Alejandro Fernandezek ere “consigue una pistola si es que quieres o comprate una daga si prefieres y vuélvete asesino de mujeres”  abesten duenean, gure DNA musikala osatzen da.

Hau ez da BECen artista “polemikoa” jarduten den lehenengo aldia, baina bai gure jasankortasuna luze pasatu den unea da. Aski da. Ez ditugu nahi erasotzailerik gure kaleetan, ezta matxitorik gure oholtzetan. Ez diegu ikusgaitasun publikorik eman nahi diru publikoarekin ordaintzen diren espazioetan.

Horretarako guztirako, zentzutasunez jokatzera deia egiten dugu. Gure esku artean ditugun berdintasun planak hartu eta egi bihur ditzagun. Utz dezagun artista eta patriarkatuaren babesleak kontratatzeari, babesteari eta sustatzeari.

Azkenik, gogorazi nahi dugu laster BECen Sabina kantautore intelektuala izango dugula, naiz eta honek ere abesti eztabaidatsuak dituen, eta ez badugu kontra egiten artista honen atzean beste hainbatek arituko direla.

Ez dugu onartzen gure udaletxeek, aldundiek eta gobernuek diru-lagundutako espazioek jarrera sexistak sustatzea.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.