Barakaldoko mugimendu feministak, martxoaren 8ko greba feminista parte hartzera deia luzatu du Inprimatu
2018/03/04

Pikete informatiboa

Atzokoan Barakaldoko mugimendu feminista, kalera atera zen Martxoaren 8ko greba feministara deitzeko propaganda kanpaina egitera. Jaimen bitartez eta azokan propaganda banatu zuten, herritarrei grebaren inguruko informazioa ematen: zer den, nola egin… Datozen egunetan informazio kanpainak jarraituko du, Barakaldoko txoko ezberdinetan. Greba feministan emakumeak ez dira lantokietara joango, ez dute kontsumituko, ez dute zaintza lanik egingo…

alt=""