Euskara
Abenduaren 3ak euskararen normalkuntza osoaren aldarria dakar atxikitua PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 5
- 0
 
2011/11/30

 euskara ofiziala

Euskal Herriko bazter guztietara hedatzen ari dira egunotan abenduaren 3ko ekimenak. Hainbat erakundek eta elkartek bat egingo dute Euskararen Egunarekin eta askotariko ekimenak antolatu dituzte. Instituzio guztiek txolotzen dute egun Euskararen eguna, "Euskara guztiona da, guztion ondarea da" diote, eta hala da baina, eguneroko praktikek euskaldunok bigarren mailako herritarrak garela erakusten digute. Horregatik, euskara museoetako bitrinetan "babestua" izan nahi duten agintarien aurrean, normalkuntza osoaren aldarrikapena aterako dute kalera hainbat elkarteek egunotan. Abenduaren 3an bertan Barakaldoko Gazte Asanbladako kideak 19:00etan elkartuko dira Bagatzako plazan euskararen aldeko ekimen bat burutzeko. Sasiburuk berriz, abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00etan BUAH TXABAL antzezlana ekarriko du San Juan kaleko Gazte Bulegora, Barakaldoko Gazte Bulegoa eta Topagunearen laguntzaz. Bilboko euskalgintzak ere makina bat ekimen antolatu du.

 
Monitoreen hizkuntz prestakuntza PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 7
- 0
 
2011/11/22

LAGUNTASUNA Kultur Elkarteak eta SASIBURU Euskaldunon Elkarteak elkarlanean, mintegi bat antolatu dute monitoreen hizkuntz prestakuntza areagotzeko. Honen arira bi hitzaldi egongo dira Barakaldoko San Bizente Auzoko Kultur Etxean.

 
Xentimorik gabe antzezlana PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 3
- 0
 
2011/11/15

SASIBURU elkartekoek ekintza dibertigarria bat antolatu dute datorren asteko ostegunerako, azaroaren 24an,  19:30an San Bizenteko kultur etxean. Barakaldon euskara bultzatzeko helburuarekin, antzerkia euskaraz ikusteko aukera izango dugu.

 
Sukaldaritzan trebatzeko aukera Sasibururen eskutik PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 2
- 0
 
2011/11/01

 

sukalde sasiburu

Betidanik izan dugu euskaldunok sukaldari onaren ospea baina jakingo duzuenez, hori ez da beti egia izaten. Horregatik Sasiburu elkarteko kideek sukaldaritza tailerra antolatu dute datorren hilabeterako. Tailerra 3 egunetan burtuko da (azaroaren 8, 15 eta 22an) eta egun bakoitzean pare bat plater sukaltzen erakutsiko dute. Atsaldeko 18.30etatik, 20.30etara Gurutzetako kultur etxeko sukaldean eskainiko dira tailerrak. Izena eman dezakezu honako helbide elektroniko honetan: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko , edota AEK euskaltegian. Bada, animatu zaitezte sukaldeko erregin/erregeak izaten!! 
    

 
Euskara atsegin dut! PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 4
- 0
 
2011/10/05

berbaraka

"Atsegin dut!" esamoldea interneteko sare sozialekin lotzen dugu nahitaez. AEK-k, euskaltegietako matrikulazio kanpainarekin batera, mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian aipatutako leloa hartuta. Baina sare sozial birtual hauetaz gain, euskara praktikatzea aurrez aurreko harreman sareak sortzeko era egoki bat izan daiteke. Benetako sare sozialak, alegia. Barakaldon, bertako AEK eta Sasiburu elkarteak dira "Berbalaguna" egitasmoaren sustatzaile, hizkuntza eskola eta udal euskaltegiaren laguntzarekin. Edozein euskaltegian eman dezakezu izena mintzapraktika programa  honetan parte hartzeko. Atsegin duzu? 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

1-orrietatik 11.a

ATAL BEREZIAK

Atzera Aurrera

EHZ 2011: Mugetatik at!

EHZ 2011: Mugetatik at!

Mapamundi ofizialek inposatutako muga artifizialek gainditu nahian, munduko kulturen topaleku den Euskal Herria Zuzenean festibalean murgildu da herriKolore. Bi egunetan zehar aritu gara Nafarroako Heleta herrian bertako ikuskizun eta gertakizunak Ezkerraldean islatu asmoz.

Gehiago irakurri

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Nola azaldu KORRIKA fenomenoa zer demonstre den? Hain da zaila emozioen eremua hartzen duen oro azaltzea! 17. Korrikak zeharkatu ditu 2011an Euskal Herriko txoko guztiak, euskalduntzearen aldeko bultzada bizi-bizi dagoela erakutziz beste behin ere.    

Gehiago irakurri

BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

 BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

Hemos querido cruzar la mirada con diferentes mujeres de nuestra comarca para poder entender cómo es nuestra vida y la de las mujeres que nos rodean, cómo perciben la realidad, en qué les afecta en su actividad cotidiana el hecho de ser mujeres...    

Gehiago irakurri
Otsaila 2012 Martxoa 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Elkarrizketa Dantzazale

Laguntasun dantza taldeko Joseba Altube izan da gurean.

HerriKoloreren aldeko zozketa

Cesta de decrecimiento

Nº premiado

589

Zenbaki saritua

Eskerrak guztioi!