Euskara atsegin dut!
2011/10/05
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 4
- 0
 

berbaraka

"Atsegin dut!" esamoldea interneteko sare sozialekin lotzen dugu nahitaez. AEK-k, euskaltegietako matrikulazio kanpainarekin batera, mintzapraktika programetarako kanpaina berria jarri du abian aipatutako leloa hartuta. Baina sare sozial birtual hauetaz gain, euskara praktikatzea aurrez aurreko harreman sareak sortzeko era egoki bat izan daiteke. Benetako sare sozialak, alegia. Barakaldon, bertako AEK eta Sasiburu elkarteak dira "Berbalaguna" egitasmoaren sustatzaile, hizkuntza eskola eta udal euskaltegiaren laguntzarekin. Edozein euskaltegian eman dezakezu izena mintzapraktika programa  honetan parte hartzeko. Atsegin duzu? 

Horrenbestez, 11-12 ikasturtean mintzapraktika programa batean parte hartu nahi duten guztiek eman dezakete izena jada Euskal Herrian diren 90tik gorako egitasmoren batean. Mintzapraktika programetan edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun zaharra, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan.

alt=""

Iruzkinak (2)

...
Aupa Zuek:

Sasiburu elkartekook azaroan honako jarduera hauek antolatu dugu.


1. APAIZAK HOBETO diaporama. 2011ko azaroaren 10ean,arratsaldeko 19:30etan. San Bizenteko Kultur Etxean.

2. XENTIMORIK GABE antzezlana. 2011ko azaroaren 24an,arratsaldeko 19:30etan. San Bizenteko Kultur Etxean.

3. SUKALDARITZA TAILERRA. Azaroaren 8, 15 ETA 22an. Gurutzetako Kultur Etxean. arratsaldeko 18:30-20:30
Sasiburuko jarduerak , 2011/10/08
...
Kaixo lagunok:
Berbaraka izena jarri duzue baina ez dago ondo, BERBALAGUNA da programaren izena.
barakaldo euskalduna , 2011/10/11

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 

ATAL BEREZIAK

Atzera Aurrera

EHZ 2011: Mugetatik at!

EHZ 2011: Mugetatik at!

Mapamundi ofizialek inposatutako muga artifizialek gainditu nahian, munduko kulturen topaleku den Euskal Herria Zuzenean festibalean murgildu da herriKolore. Bi egunetan zehar aritu gara Nafarroako Heleta herrian bertako ikuskizun eta gertakizunak Ezkerraldean islatu asmoz.

Gehiago irakurri

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Nola azaldu KORRIKA fenomenoa zer demonstre den? Hain da zaila emozioen eremua hartzen duen oro azaltzea! 17. Korrikak zeharkatu ditu 2011an Euskal Herriko txoko guztiak, euskalduntzearen aldeko bultzada bizi-bizi dagoela erakutziz beste behin ere.    

Gehiago irakurri

BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

 BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

Hemos querido cruzar la mirada con diferentes mujeres de nuestra comarca para poder entender cómo es nuestra vida y la de las mujeres que nos rodean, cómo perciben la realidad, en qué les afecta en su actividad cotidiana el hecho de ser mujeres...    

Gehiago irakurri
Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Elkarrizketa Dantzazale

Laguntasun dantza taldeko Joseba Altube izan da gurean.