Abenduaren 3ak euskararen normalkuntza osoaren aldarria dakar atxikitua
2011/11/30
PDF fitxategia Inprimatu E-posta
+ 5
- 0
 

 euskara ofiziala

Euskal Herriko bazter guztietara hedatzen ari dira egunotan abenduaren 3ko ekimenak. Hainbat erakundek eta elkartek bat egingo dute Euskararen Egunarekin eta askotariko ekimenak antolatu dituzte. Instituzio guztiek txolotzen dute egun Euskararen eguna, "Euskara guztiona da, guztion ondarea da" diote, eta hala da baina, eguneroko praktikek euskaldunok bigarren mailako herritarrak garela erakusten digute. Horregatik, euskara museoetako bitrinetan "babestua" izan nahi duten agintarien aurrean, normalkuntza osoaren aldarrikapena aterako dute kalera hainbat elkarteek egunotan. Abenduaren 3an bertan Barakaldoko Gazte Asanbladako kideak 19:00etan elkartuko dira Bagatzako plazan euskararen aldeko ekimen bat burutzeko. Sasiburuk berriz, abenduaren 2an, arratsaldeko 19:00etan BUAH TXABAL antzezlana ekarriko du San Juan kaleko Gazte Bulegora, Barakaldoko Gazte Bulegoa eta Topagunearen laguntzaz. Bilboko euskalgintzak ere makina bat ekimen antolatu du.

BILBOKO EUSKALGINTZAREN ADIERAZPENA

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Bilboko Udaleko hizkuntza-politikaren neurketaren  emaitzak jakinarazi berri ditu.  Emandako datuak ikusita, garbi dago Bilbon euskararen normalizazioa izango bada, egin beharreko bidea luzea dela oraindik.

euskara eguna

Bilbon, biztanleen % 40 baino gehiago euskalduna edo ia-euskalduna da; Bilbon 90.000 euskal hiztun baino gehiagok bizi eta lan egiten dugu; Bilbo da Euskal Herrian euskaldun kopuru handiena biltzen duen gunea. Gauzak horrela, eta euskarak estatus ofiziala izanda, ezin gara pozik egon azken 4 urteotan Udalak hartutako neurriekin; izan ere, aurrerapenik izan bada, ezin txikiagoak izan dira ia arlo guztietan.

Baionarekin batera, euskararen ordenantzarik ez duen Euskal Herriko hiriburu bakarra da Bilbo. Udalaren erabilera planean aurrerapauso gakabernariarbirik ez da izan; udal-langile berri guztiak euskaldunak izan daitezen ez dago erabakirik. Euskara ikasteko dirulaguntzetan aurrera baino, atzera egin dugu, aurten oinarrizko errenta kobratzen dutenei laguntza kendu baitie. Euskarak izan duen aurrekontua  % 0,51 izan da, euskarak dituen beharrak asetzeko ez-nahikoa, dudarik gabe. Ez da kasualitatea Bilbo 43. postuan agertzea 2010eko udalerrietako hizkuntza-politikaren neurketaren rankinean.

Datorren maiatzaren 22an udal hauteskundeak izango dira, eta herritarrok bozkatutakoaren arabera eratuko da datozen 4 urteetan udal politika guztien ardura izango duen taldea. Hizkuntza politika eragingarria izateko, bi motako neurriak garatu behar dira derrigorrean: sustapenerako neurriak, batetik; eta hizkuntza-eskubideen bermerako arauzko neurriak, bestetik. Beraz, Bilboko euskalgintzako kideok ezinbesteko jotzen dugu, Kontseiluak egindako neurketaren emaitzen ondorioak aintzat hartuta,  honako arlo hauetan benetako aurrerapausaoak ematea:

  • Bilbok Euskararen-ordenantzak behar ditu.
  • Euskarak, krisi garaian bagara ere, aurrekontu handiagoa behar du.
  • Euskara ikasteko dirulaguntzek unibertsalak behar dute.
  • Hiriko esparru guztietan erabilera eta sustapen plan eragingarriak jarri behar dira abian.
  • Udalak erabilera plana berrikusi behar du, bertan langile guztiek parte hartu behar dute eta kontratatu berri guztiak euskaldunak izateko erabakia hartu behar du.
  • Udalak diruz laguntzen dituen entitate guztiei hizkuntza-irizpiderik ezarri behar die, hala nola, udalaren azpikontrateei.
  • Amaitzeko, Bilboko euskalgintza aintzat hartuta, Udalak Euskara Biziberritzeko Planean parte hartzeko bide eman behar die nahi duten eragile guztiei, horretarako Planak berak aurreikusten dituen jarraipen batzordeak eratuz eta konbokatuz.

Ondorioz, Bilbon, eta, beraz, Euskal Herrian, euskararen normalizazioan benetako aurrerapausoak emango baditugu, bertoko alderdi politiko guztiei dei egin nahi diegu aipatutako arloak jorratzeko konpromiso irmoa har dezaten.

 

 

Bilbon, 2011ko maiatzaren 19an

 

 

Iruzkinak (3)

...
Sestaoko gazte mugimenduak ere bota du bere:
http://sestaokogazteasanblada.org/spip.php?article87
mak , 2011/11/30
...
Ondo ikusten dut hau bezalako egunak ospatzea. Euskararen ezagutza, erabilera eta euskaldunon hizkuntz eskubideak bermatuta ez dauden bitartean beharrezkoak dira hau bezalako egunak, edo Ibilaldia, Nafarroia Oinez, eta abar.

Dena dela azken garaiotan inkoherentzia samar ikusten ari naiz hainbat euskaldunengan, batez ere hainbat sektore abertzale eta ezkertzaileengan, berdin kalean, tabernan zein bileretan. Edo gaztelania hutsez edo “euskañol” nahasia entzuten dut egunero gazte eta heldu euskaldunen aldetik.

Antza denez oso zaila omen da gure arteko ohiturak aldatzea, hau da, elkar ezagutu genuenean gaztelaniaz egiten genuenez orain ia ezinezkoa bide da euskaraz egitea jarraian 30 segundo baino gehiago. Bitxiena da ikustea hori esaten dutenak/dugunok mota guztiotako iraulketa edota askapen prozesuak bultzatzen ari direla/garela beste arlo askotan.

Azken finean, folklorismotik haratago, gai bakoitzari ematen diogun garrantzia islatzen dugu.
G , 2011/12/01
...
Guztiz bat nator aurreko mezuarekin. Herria ez dugu euskaldunduko baldin eta herritarrok euskara egiten ez badugu... Hori da hain zuzen ere gure herriarekiko erakutsi ahal dugu jokabide iraultzaileenetarikoa.
Lotsagarria deritzot instituzio guztiek egun honen harira puntuak eskuratu nahi izatea... surrealismoa muturreraino eramana!
Errekalde , 2011/12/01

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 

ATAL BEREZIAK

Atzera Aurrera

EHZ 2011: Mugetatik at!

EHZ 2011: Mugetatik at!

Mapamundi ofizialek inposatutako muga artifizialek gainditu nahian, munduko kulturen topaleku den Euskal Herria Zuzenean festibalean murgildu da herriKolore. Bi egunetan zehar aritu gara Nafarroako Heleta herrian bertako ikuskizun eta gertakizunak Ezkerraldean islatu asmoz.

Gehiago irakurri

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Korrika 17: Maitatu, ikasi, ari... euskalakari

Nola azaldu KORRIKA fenomenoa zer demonstre den? Hain da zaila emozioen eremua hartzen duen oro azaltzea! 17. Korrikak zeharkatu ditu 2011an Euskal Herriko txoko guztiak, euskalduntzearen aldeko bultzada bizi-bizi dagoela erakutziz beste behin ere.    

Gehiago irakurri

BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

 BEGIRADAK: Mujeres construyendo Ezkerraldea

Hemos querido cruzar la mirada con diferentes mujeres de nuestra comarca para poder entender cómo es nuestra vida y la de las mujeres que nos rodean, cómo perciben la realidad, en qué les afecta en su actividad cotidiana el hecho de ser mujeres...    

Gehiago irakurri
Maiatza 2012 Ekaina 2012
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.

Elkarrizketa Dantzazale

Laguntasun dantza taldeko Joseba Altube izan da gurean.