Publizitatea
Bannerra
Berbalagun egitasmoaren leloa ikasturte honetarako: Lotsarik Gabe PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2015/09/30

Berbalagun egitasmoa

Gaur goizean aurkeztu dute Barakaldoko udaletxean Berbalagun egitasmoa. Berbalagun egitasmoa euskara praktikatzeko talde txikiak sortzean datza. Talde hauek astean behin elkartzen dira beraien artean euskaraz hitz egiteko. Beste alde batetik Gurasolagun egitasmoa daukagu, gurasoen eta seme-alaben artean euskararen erabilpen naturala bultzatzeko. Ikasturte honetako leloa: Lotsarik Gabe izango da, euskara erabiltzerakoan egon daitezken beldurra eta lotsa alde batean usteko. Aurten bi helburu nagusi markatu dituzte, talde eta partaide kopurua handitzea eta ekimen gehiago antolatzea (tailerrak, irteerak…)

Prentsa oharra:

Gaur, irailak 30, goizeko 11:00etan Berbalagun egitasmoa aurkezteko prentsaurrekoa burutu da Barakaldoko udaleko prentsa aretoan. Bertan Amaia del Campo alkatea, Nerea Cantero kultura zinegotzia eta ni Aintzane Pradera Barakaldoko berbalagun egitasmoko arduraduna agertu dira

Baina, zer da berbalagun? Berbalaguna euskara praktikatzeko egitasmoa da. Talde txikiak antolatzen dira astean behin elkartzeko eta euskaraz hitz egiteko. Egitasmoaren bidez, herriko beste euskaldunak ezagutzeko aukera egoten da eta bakoitzaren euskara maila eta jarioa hobetzekoa ere. Berbalagun egitasmoan Gurasolagun ere kokatzen da, guraso eta seme alabei zuzendutakoa, euskara modu naturalean erabiltzeko.

Berbalagun Barakaldoko udalak, Udal euskaltegiak, Hizkuntza eskolak, AEK euskaltegiak eta euskara elkarteak bultzatutako egitasmoa da.

Barakaldon ere #lotsarikgabe!

Ikasturte honetako leloa LOTSARIK GABE izango da. Zergatik? Ba hori delako antolatzaileen proposamena, euskarari beldurrik ez izatea eta lotsa alboratuz beste hainbatekin euskaraz hitz egitea. Urte hauetako garapena positiboa izan bada ere, erronka berriei ekingo diete . Alde batetik, partaide kopurua handitu, talde guztietarako bidelagunak topatuz (euskaldunak) eta iaz martxan jarritako Gurasolagun indartuz eta zabalduz. Beste aldetik, eskaintzen diren ekintza osagarri gehiago egitea: irteerak, tailerrak,... Barakaldoko III.Mintzodromoa.

Aurtengoa 8. ikasturtea izango da egitasmoa Barakaldon abiatu zenetik. Aurreko ikasturtean 120 lagun aritu izan dira astero elkartzen diren taldeetan. Aipatzekoa da programa irekia, borondatezkoa, anitza eta doakoa dela. Egitasmoan izena emateko bideak 3 dira:

Posta elektronikoz: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko
Telefonoz (whatsapp): 678626567
Euskaltegietan: Udal euskaltegia, Hizkuntza Eskola, AEK euskaltegia

Gaur, irailak 30, goizeko 11:00etan Berbalagun egitasmoa aurkezteko

prentsaurrekoa burutu da Barakaldoko udaleko prentsa aretoan. Bertan Amaia

del Campo alkatea, Nerea Cantero kultura zinegotzia eta ni Aintzane Pradera

Barakaldoko berbalagun egitasmoko arduraduna agertu dira

Baina, zer da berbalagun? Berbalaguna euskara praktikatzeko egitasmoa

da. Talde txikiak antolatzen dira astean behin elkartzeko eta euskaraz hitz

egiteko. Egitasmoaren bidez, herriko beste euskaldunak ezagutzeko aukera

egoten da eta bakoitzaren euskara maila eta jarioa hobetzekoa ere. Berbalagun

egitasmoan Gurasolagun ere kokatzen da, guraso eta seme-alabei

zuzendutakoa, euskara modu naturalean erabiltzeko.

Berbalagun Barakaldoko udalak, Udal euskaltegiak, Hizkuntza eskolak, AEK

euskaltegiak eta euskara elkarteak bultzatutako egitasmoa da.

Barakaldon ere #lotsarikgabe!

Ikasturte honetako leloa LOTSARIK GABE izango da. Zergatik? Ba hori

delako antolatzaileen proposamena, euskarari beldurrik ez izatea eta lotsa

alboratuz beste hainbatekin euskaraz hitz egitea. Urte hauetako garapena

positiboa izan bada ere, erronka berriei ekingo diete . Alde batetik, partaide

kopurua handitu, talde guztietarako bidelagunak topatuz (euskaldunak) eta iaz

martxan jarritako Gurasolagun indartuz eta zabalduz. Beste aldetik, eskaintzen

diren ekintza osagarri gehiago egitea: irteerak, tailerrak,... Barakaldoko

III.Mintzodromoa.

Aurtengoa 8. ikasturtea izango da egitasmoa Barakaldon abiatu zenetik.

Aurreko ikasturtean 120 lagun aritu izan dira astero elkartzen diren taldeetan.

Aipatzekoa da programa irekia, borondatezkoa, anitza eta doakoa dela.

Egitasmoan izena emateko bideak 3 dira:

Posta elektronikoz: Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko

Telefonoz (whatsapp): 678626567

Euskaltegietan: Udal euskaltegia, Hizkuntza Eskola, AEK euskaltegia

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Azaroa 2019 Abendua 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.