AEK-k udan euskara ikasteko aukera emango du Inprimatu
2017/06/06

AEK uda

Ikasturtea bukatzear dagoenean, AEKk hainbat eskaintza plazaratu ditu. Alde batetik udan zehar euskara ikasteko, ikastaro trinkoak egongo dira: euskalduntzeko, perfilak lantzeko eta profilak prestatzeko. Hauek ekainean, uztailean eta irailean izango dira. Informazio gehiagorako hemen. Beste alde batetik datorren ikastaroan izena emateko aurre-matrikula kanpaina hasi dute euskaltegiko kideek. Gainera ekainaren 19a baino lehen izena emango dutenek %5 deskontua, ordainketarako malgutasuna eta lehentasuna izango dute. Azkenik aipatu behar dugu datorren ikasturterako matrikula bat zozketatuko dutela AEKko ikasleek proposatuko duten pertsonen artean.

aurrematrikulaZozketa