Euskarazko bisita gidatuak antolatu dira Barakaldoko lorategi botanikoan Inprimatu
2017/08/30

Barakaldoko lorategia

Irailaren 7, 14, 21 eta 28an guztiak ostegunak, euskarazko bisita gidatuak egongo dira Barakaldoko Ramon Rubial lorategi botanikoan, goizeko 11:30ean. Bisitak doan izango dira baina izena eman beharko da aldez aurretik: 94 437 58 05 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izateko helbide elektronikoan. Bisitan zehar, lorategian dauden Euskal Herriko baso autoktonoetako espezieak ezberdinak ezagutu eta euskaraz mintzatzeko aukera paregabea izango dugu.