Datorren larunbatean, Arrontegiko jaietan, ospatuko dute “Euskaraz Bizi Nahi Dut” lasterketaren 6. edizioa Inprimatu
2017/09/12

Euskaraz bizi

Antolatzaileen oharra:

Aurten Arrontegiko jaietan seigarren aldiz antolatuko dugu herri-lasterketa . "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekoek ekimen honetan parte hartzera. Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta eskuratu ahal izango ditugu bertan.

Kartela

NOIZ: datorren larunbatean, IRAILAK-16, eguerdiko 12:00etan.
NON: SAN LUIS PLAZAn. Arrontegiko jaien barruan ekimen honetan parte hartzeko aukera izango dugu  umeek nahiz helduok.