Argitanek asteazkeneko eraso sexista salatu zuen, kontzentrazio baten bidez Inprimatu
2017/10/07

Argitanen kontzenrtazioa

Atzo Argitanek kontzentrazio bat egin zuen, Barakaldoko Herriko Plazan asteazkeneko eraso sexista salatzeko. Hamarka pertsonek bat egin zuten kontzentrazioarekin, indarkeria matxista gaitzetsiz. Argitanek autodefentsa feministarako eskubidea aldarrikatu zuen eta indarkeria matxistari aurre egiteko errora joateko deia luzatu zien instituzioei. Kontzentrazioaren hasieran udaleko ordezkariek alboan egon ziren, indarkeria matxistaren aurkako beste pankarta batekin hamar minutuz.