Barakaldoko Berbalagun egitasmoak bi ekimen antolatu ditu apirilaren 24rako Inprimatu
2018/04/10

Berbalagun Barakaldo

Apirilaren 24an Barakaldoko euskaltzaleek aisiaz gozatzeko bi aktibitate izango dituzte, euskaraz mintzatzen diren bitartean. Goizean liburu markagailuak egiteko tailerra egongo da Barakaldoko lorategi botanikoan, 10:00etatik 11:30ak arte. Arratsaldean aldiz txangoa egingo dute Bilboko itsas museora. Aukera paregabea izango da, gure ondare historikoa hobeto ezagutzeko. Hitzordua 18:00etan izango da museoan. Bi ekimen hauetan parte hartzeko izena eman beharko da telefonoaren bidez.

 

KartelaKartela