Sasiburuk bilera irekia egingo du apirilaren 24an, asteartea Inprimatu
2018/04/11

Logo sasiburu

Barakaldo eta euskara jardunaldien ondoren, Sasiburuk bilera irekia egingo du apirilaren 24an. Bileran helburua hurrengo ekimenak prestatzea izango da eta euskaltzaleen elkarteak adierazi du, edozein laguntza ongi etorria izango dela. Bileraren hitzordua 19:00etan izango da San Bizenteko kultur etxeko 8.gelan.



Prentsa oharra:

"Barakaldo eta Euskara" jardunaldietako azken saioan azaldu genizun bezala, Sasiburuko kideak apirilaren 24an bilduko gara eta gure bilera xumera gonbidatu nahi zaitugu. Laguntza oro eskertzekoa da!

Non: San Bizenteko Clara Campoamor kultur etxeko 8. gelan
Noiz: apirilaren 24an, asteartea, 19:00etatik 21:00etara

Bilera horren aurretik eta baita ondoren ere, dagoeneko Sasiburuk bere kabuz eta Barakaldoko beste euskaltzale batzuekin batera zenbait jarduera antolatu ditugu:

 

  • Apirilaren 14an eta 21ean (10:00-14:00), ostiralak, "Barakaldoko izen zaharrak" onomastika JARDUNALDIAK Clara Campoamorren.
  • Apirilaren 18an (19:30), asteazkena, "Ni ala Zu" ANTZERKI MUSIKATUA Ainararen lokalean (Bizkaia kalea, 36).
  • Apirilaren 19an (19:00), osteguna, Barakaldon negu honetan burutuko den "Euskaraldia" ekimenaren AURKEZPENA Barakaldoko Antzokian.
  • Apirilaren 26an eta Maiatzaren 3an (19:30), ostegunak, argudiatzeko tailerra Clara Campoamorren.
  • Maiatzaren 2an (19:30), asteazkena, "Erradikalak gara" IKUSKIZUNA Clara Campoamorren.


Zatoz Sasiburuko hurrengo bilerara! Mokadutxo bat eramango dugu ongietorria emateko
Sasibururen jardueren berri e-postaz jakin nahi izanez gero, bidaliguzu mezutxo bat newsletterra jaso nahi duzula esateko (1-2 dozena e-posta urtean). Sare sozialetan ere jarrai gaitzakezu.