Arrontegik tipi tapa eguna ospatuko du larunbat honetan Inprimatu
2018/05/15

Euskararen aldeko lasterketa

Aurten Korrika eguna izan ez den arren, Arrontegik euskararen aldeko eguna ospatuko du larunbat honetan, “Tipi-Tapa Arrontegi 2018” lelopean. Goizean zehar putxerak eta umeentzako jolasak eta puzgarriak egongo dira. Ekimenak 10:00etatik aurrera hasiko dira. 14:30ean herri bazkaria egongo da. Izena emateko bi aukera dauzkagu: Ainara asti taldearen lokalean edo jai batzordeko facebook orrialdean. Arratsaldean jolasak, musika, poteoa egongo da…

 

Kartela