Publizitatea
Bannerra
Badator Korrika Barakaldora PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/04/08

Korrika Barakaldon

Korrikaren eldarnioan, euskara plazara atera behar dugula inoiz baino ozenago oihukatzen ari garelarik, zilborrari begiratzeko eskatuko dizuet une batez. Zapatilak janzteaz batera etor dakizuela lehenengo klik-a: bai, bihartik aurrera supermerkatuko langileari euskaraz odainduko diot.

Motxila txikia prestatu duzue batzuk. Barruan sakelakoa, sos batzuk eta ura, aurten tipi-tapa luzeagoa egiteko asmoa duzue eta. Ura ez, gure autoak gasolina behar du ibiltzeko; nik gasolindegietan denetariko beharginak topatu ditut, zahar eta gazte, jator eta arrotz. Honezkero badakit nora joan eta nora itzuli, doako irribarre atseginak eta tratu ona maite ditut eta. Sopresa bat baino gehiago jasoko duzue halako batean autoa hornitzeko eskatzen badiezue  euskaraz, benetan. Animatu!

Peto eleganteak dira Korrikarenak. Halako energia ematen digute, magnetismoa dutela dirudite...kilometroak egiteko hankak dantzan jartzeko modukoak. Klik berria bururatu zait ispiluari begira nagoela, petoa soinean: Martina nire auzokidearekin sarri mintzo naiz eguraldiaz, herriko obrez, bizitzaren zirimolaz. Askotan, Martinari erosketetako poltsak igo dizkiot, minez dauka eta ezkerreko belauna eta bakarrik bizi da andrea. Hemendik aurrera lagunkoia izaten jarraituko dut, noski, baina gure elkarrizketa eta laguntza dei xumeei euskaraz erantzungo diet.

Bideoak, argazkiak, elurra… egunsentia, ilberria, irribarre eta malkoak...aste eroa du sakelakoak aurretik, ehunka baitira Euskal Herri osotik gure buru-bihotzera iritsiko diren mezuak. Hunkidura kuttuna sortzen dute irudiok, gauza handiak egiteko gai gara euskaldunak! Azken  klik-a zuen eguneroko jardunean, zuen hizkuntzen hautuan utziko dut. Gauza handiak egin eta lortzeko txikitasunetik astintzen hasi behar dugu, etxetik: klik berriak sortu, egingarriak diren horiek, ausartak, ahalduntzen gaituzten horietakoak. Klik-ak piztea ekintza xumea bezain iraultzailea  da eta hamar egunetako arnasgunea sendotuko dute, ziur.  Hala bedi beraz, eta orduan, gure etxea klik-ez beterik eta duintasuna biderkaturik  korrituko ditugu kilometro berriak.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.